Jende ugarik aurkeztu ditu euren filmak aurtengo Huhezinemako hiru sailetara, guztira 113 lan jaso ditugu. Gaur amaitu da Basque Culinary Center Saileko sariak aurkezteko epea eta 10 lan aurkeztu dira guztira. Sail Ofizialean, berriz, guztira 90 lan jaso dira eta horietatik 10 finalista hautatuko dira. Aurtengoan berrikuntza bat egon da, Festhome filmen banaketarako online plataforma bidez…
Kategoria: huhezinema
BBC sailera filmak bidaltzeko aukera dago oraindik
Adi!! Basque Culinary Sailera filmak aurkezteko epea hilaren 25era luzatu dugu. Orain arte lan gutxi jaso ditugu eta jendeari beste aukera bat eman nahi izan diogu, sari potoloa baitako jokoan. Ez da nolanahiko saria, Basque Culinary sariarekin 600 euro eta ikusleen sariarekin 150 euro irabaz baititzakezu zure lanarekin! Oinarriak hemen: https://huhezinemajaialdia.wordpress.com/basque-culinary-lehiaketa/ Animatu eta har ezazu parte!!
Huhezinema 9. edizioa abian!
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 9. edizioa, 2016ko martxoaren 16tik 18ra bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean. Jaialdiko hiru sailak irekita daude: Sail Ofiziala, Basque Culinary Saila eta MUko Ikasleen Saila. Filmak bidaltzeko epea 2016eko otsailaren 10a arte egongo da zabalik eta dagoeneko kontsultatu daitezke sail bakoitzaren oinarriak Huhezinemako webgunean: http://www.huhezinema.com. Aurten hainbat…
Huhezinema zain daukagu!
Apirilean egin genuen jaialdiaren azken edizioan zinema ziztadek, erleek eta hauen eztenkadek zapore eztitsua utzi ziguten. Jakin ezazue bederatzigarren edizioan indar gehiagorekin gatozela!!! Ikus-entzunezko hamalau ikaslek osatzen dugun talde berria elkartu gara jadanik hurrengo edizioa prestatzen hasteko, betiko moduan Iban del Campo irakaslearen laguntzarekin. Gomendatzen dizuegu Zarautzen erosi zenuten arropak prestatzen hastea datorren urteko ekitaldirako…
Saritutako film laburren emanaldia Ordizian
Joan den urtean abiatutako lankidetzari esker, bigarren urtez egingo dugu Huhezinema jaialdian irabazi duten film laburren emanaldia Ordiziako Herri Antzokian. Ostiralean, ekainaren 5ean izango da emanaldia gaueko 22.15etan. Jaialdiko koordinatzaileaz gain, Aitor Arregi izango da gurekin emanaldiaren ondoren berak zuzendutako “Zarautzen erosi zuen” film laburraz hitzegiteko. Ikasleen lanen ordezkariren bat ere egongo da gurekin aurkezpena…
Huhezinema 2015, Making Off
Pasa den apirilaren 28tik 30era, Huhezinemaren 8. edizioa egin genuen. MUtelebistan behin baino gehiagotan egin dituzte jaialdiaren inguruko erreportaje txukunak. Aurtengoan ikuspuntua aldatu eta jaialdiaren tripak erakusten dizkigute. Ba al dakizue Huhezinema lehiaketa antolatzeko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek hilabeteak eman dituztela?
HUHEZINEMAKO AZKEN EGUNA: SAIL OFIZIALA ETA SARI BANAKETA
Azkenean, bi egunetako zinema zaparradaren ostean, iritsi da Huhezinemaren azken eguna. Ikasle-antolatzaileak bueltaka dabiltza, Arkupe kultur etxera sartu eta irten. Egun handia da gaurkoa. Iker Gutierrez ikaslea eta Edurne Garmendia iritsi dira Aretxabaletako plazara: Huhezinemari bukaera emango dioten aurkezleak. Kamerinoan ezkutatu dira bizkor, gidoiari azken errepasoa emateko. Laster, aretoa betetzen joan da. Sail Ofizialeko 10…
Apirilak 29: kronika
Goizeko 8:15, Huhezinemako lan taldeak gosari batekin hasi du eguna, indarrak hartuz eta eguneko azken ukituak errepasatuz. 9etan, aurkezle eta teknikariekin Bildu dira Arkupe Kulturretxean, eta giroa lasaia da. Aurkezleak, lasai eta umore onean: gidoia errepasatu, gauza pare bat aldatu… Patxik, aurkezleetako batek, esan du berak ekitaldia publikotik hasiko duela, eta entseguetan dena eman du,…
HUHEZINEMA KALEAN!
Erlezainak dabiltza, Aretxabaletako plazan gora eta behera. Musika entzuten da. Plazaren erdian, bi aulki ilara. “Zer ote da?” galdetu dio emakume batek bere lagunari. Bi haur proiektore handi batera hurbildu dira. “Zer da?” galdetu dute. Arkupeetan garagardo batzuk hartzen dabiltzanen begiak aulki hutsetara begira daude, zain. Neskatoak proiektorearekin jolasean hasi dira, pantaila erraldoian forma ezberdinetako…
Huhezinema kalean!
Ziztadak iristear daude, dagoeneko ez da ezer falta! Jaialdia bihar iluntzean hasiko da, eta irekiera ekitaldi moduan “Huhezinema kalean” edukiko dugu. Aretxabaletako plazan zinema kalera aterako dugu, eta aurtengo Sail Ofizialera aurkeztu diren, baina finalera pasatu ez diren, 7 lan zoragarri ikusiko ditugu! Dohainik eta lagunartean! 20:00etan giroa berotzen hasiko gara plazan, eta emanaldia 21:00etan…