HEMEN DA 17. HUHEZINEMA!

Hasi da atzera kontua, astebete baino gutxiago falta da. Datorren asteazkenean hasiko da Huhezinemako 17. edizioa, eta prest dago aurtengo egitaraua: tailerrak, masterclassak, filmak, kontzertuak eta abarrekin zuzenean Aretxabaletan gozatzeko aukera. Urtarrilaren 24tik 26ra ospatuko den Euskal Film Laburren jaialdian, 21 film labur eta 10 bideoklipen proiekzioak, sari banaketak, kontzertuak eta hainbat masterclass ikusteko aukera…

HUHEZINEMA XVII: AURKEZLEAK

Gure jaialdia ezin izango litzateke ulertu aurkezleen laguntzarik gabe. Albina Stardust, Kepa Errasti, Iker Mateo eta Ane Urresti izango dira aurtengo Huhezinema jaialdia aurkeztuko dutenak.  Albina Stardust trabesti jaio zela dion artista bat da. Artista nafarrak 2018an egin zuen debuta Iruñako LGBTIQ+ Festa batean. Feminate gazte moderno, dibertigarri eta pretentsiorik gabeko bezala erakusten du bere…

XVII. EDIZIOKO EPAIMAHAIA PREST!

Huhezinemako XVII. edizioko epaimahaikideak konfirmatuta daude jada. Aurten ere, hiru sailetan epaimahai ofizialak indar handia izango badu ere, babesle batzuen ordezkariak eta ikasleek ere sari batzuen irabazlea erabakiko dute.  EPAIMAHAI OFIZIALA: Maider Oleaga – Dokumental zuzendari eta gidoilaria 1976an jaio zen zuzendari eta gidoilari Bilbotarra da. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, eta zinema-zuzendaritzan diplomatu…

ARGIAK, KAMERA ETA AKZIOA! HAUEK DIRA HUHEZINEMAKO FINALISTAK!

Huhezinema jaialdiaren momenturik berezienetarikoa heldu da: finalista izango diren film labur eta bideoklipen hautaketa azaleratu da. Iban del Campo jaialdiaren zuzendariak esan duenez, “Luxu bat izan da Euskal Herri osoko txoko guztietatik jasotako filmak eta bideoklipak ikusi eta hautaketa batzordea osatzen duten ikus-entzunezko ikasleekin eztabaidatzea. Eskarmentu handiko egileen lanak eta hasiberrienak ikusteko aukera izan dugu….

HUHEZINEMA JAIALDIAREN PARTE HARTZEA

Huhezinema Euskal Film laburren jaialdira lanak bidaltzeko epea amaitu da, eta guztira 81 film labur eta bideoklip aurkeztu dira. Lan hauek horrela banatu dira: Gipuzkoa (27), Bizkaia (28), Araba (11), Nafarroa (5), Lapurdi (1), eta Euskal Herriko kanpokoak (9). Horietatik 42 proiektu,  euskarazkoak dira. SAIL OFIZIALA Sail ofizialean 48 film labur aurkeztu dira, hauen artean…

BERRIA BIGARREN URTEZ HUHEZINEMAREKIN

Tokiko zinema-eszenarako bultzada batean, Berria komunikabideak, Huhezineman babesle gisa parte hartuko duela iragarri du. Honek, Berriak kultura eta artearekiko duen konpromisoa erakusten du; ikus-entzunezkoen euskal talentu berrien defendatzaile gisa duen jarrera sendotuz.  Horrela, BERRIA, HUHEZINEMAko hedabide babesle gisa jaialdiari berebiziko ikusgarritasun emango dio. Horrekin batera, Huhezinema saria osatuko du BERRIAren harpidetza eta produktu sortarekin.    Berriak,…

HUHEZINEMAREN 17. JAIALDIAN PARTE HARTUKO DU CENTA ESKOLAK “IKASLEEN SAILEKO” SARIETAKO BAT EMATEN

Urtero bezala, Aretxabaletako Arkupen izango da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, urtarrilaren 24, 25 eta 26an zehazki. Jaialdiaren helburua, Euskal Herriko sortzaileen laburmetrai eta bideoklipak plazaratzea da eta bide batez, lanik onenak saritzea, euskal zinemagintzari bultzada emanez.  Inaugurazio ekitalditik hasi eta Huhezinema saria banatu arte, jaialdiak esperientzia aberasgarria eskainiko du ikusleentzat. Hiru egunez, ikusleak hunkitu,…

17. HUHEZINEMAREN IRUDITERIA KALEAN DA!

Gaur, azaroak 17, aurkeztu dugu Huhezinema jaialdiaren aurtengo edizioaren kartel berria. Kolore berdexka izango du nagusi eta Aretxabaletako elizak eta telefono kabinak berebiziko garrantzia hartu dute. Iruditeriaren ardura duen komunikazio lantaldeak azaldu duenez, ez da erraza izan iruditeriarekin asmatzea, izan ere, bi ikaskidek eginiko kartel proposamenen artean zalantzak egon dira aukeratzerako garaian. Azkenik, hainbat buelta…

Hazi Sari Berria Huhezineman

HAZI Sari Berria Huhezineman Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren HAZI enpresa publikoak eta Huhezinemak bat egin dugu HAZI sari berria sustatzeko. Lankidetza berri honen helburua da urtez- urtez HAZIrekin zerikusia duten egitekoak sustatzea eta ezagutaraztea (ekintzailetasuna, landa garapena, basogintza…). Gauzak horrela, HAZI saria jasoko du egiteko horiek egokien lantzen dituen film laburrak….

HUHEZINEMA BADATOR! SARI BERRITUEKIN!

“Jaialditik ahalegin berezia egiten dugu aurrekontuko diru gehiena sarietara bideratzeko. Azken urteetan, sail ofizialeko 10 finalisten artean dirua banatzen dugu, jaialdia euskal zinemagileen arteko topagunea izan dadin. Aurtengo ikasle antolatzaileen taldetik jasotako ideia zaparradaren ondoren, berrikuntza berri bat gehitzea erabaki dugu, eta Aktore Onenaren Saria emango dugu”, azpimarratzen du jaialdiaren koordinatzailea den Iban Del Campok….