Nazioarteko film laburrak eta ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentala lehen egunean

Gaur hasi du bere bidea Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. edizioak, eta Aretxabaletako Arkupe aretoa zinemazalez bete da lehen egun honetako ekitaldiak jarraitzeko. 12. Huhezinemari hasiera emateko, Donostiako Zinemaldiko Nest Film Students saileko zenbait film labur proiektatu dira Arkupe aretoan. Nest Film Students topaketa horretan epaimahaikide izan ziren fakultateko bost ikasle, eta hiru film…

Dena prest dago bihar hasiko den 12. Huhezinemarako

Bihar, apirilak 2, hasiko da Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren 12. edizioa. Lau eguneko jaialdia hasteko, arratsaldeko 16:00etan Donostiako Zinemaldiko Nest Film Students saileko zenbait film labur proiektatuko dira Aretxabaletako Arkupe aretoan. Donostiako 66. Zinemaldian izan ziren Huhezinema antolatzen aritu diren bost ikasle. Nest Film Students topaketa horretan epaimahaikide izan ziren, eta horrez gain, hiru…

AURTEN HUHEZINEMA GEHIAGO DA!

Egun pare bat falta dira Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. edizioa hasteko. Zinemaz eta ekitaldi anitzez osatutako lau egun izango dira: apirilaren 2tik 5era. Jaialdia Aretxabaletako Arkupe aretoan eta Aretxabaletako Huheziko fakultatean egingo da eta Huhezinemak ikasle, zinemazale, zinemagile zein herritar oro gonbidatzen ditu jaialdia gozatzera. Aurten 44 film labur eta, luzemetrai bat izango…

Zinemaren historiari errepasoa, 12. Huhezinemaren spotean

Zinemak hamabi hamarkada bete ditu aurten, eta hamabigarren edizioa du Huhezinemak. Bi urteurren horiekin jolasten du aurtengo spotak, eta zinemaren historiako zenbait film esanguratsu txertatu ditu irudietan. Apirilaren 2tik 5era izango da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdia, Aretxabaletako Arkupe aretoan. Aurtengo edizioan ikasle hauek ari dira jaialdia antolatzeko lanetan: Leire Zarate, Irati Vergara, Haizea…

12. Huhezinemak hautatu ditu hamar finalistak!

Aurreko edizioetan bezala, hamar film laburrek osatzen dute Sail Ofiziala. Hauek dira aurtengo hamarrekoa osatzen duten lanak: Gogor atzea (Oier Fuentes) 6’56’’ Shell Phone (Miren Mujika) 9’42’’ Tximeletaren hegaldia (Amaia San Sebastian) 4’41’’ Un agujero en el muro (Carlos Moure) 18’30’’ Minutuak (Mikel Uralde Arrue) 9’50’’ Zain (Pello Gutierrez) 12’36’’ Ama (Josu Martinez) 7’20’’ Asfixia…

89 film jaso ditugu Huhezinema jaialdiaren 12. edizioan

Guztira 89 lan aurkeztu dituzte Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. ediziora. Horietatik gehienak, 60 film labur, Sail Ofizialera aurkeztutako lanak dira; antolakuntza taldeak hamar finalistak hautatu beharko ditu ondoren epaimahai ofizialak sariak horien artean banatu ditzan. Azken urtean Euskal Herrian egindakoaren lagin anitza bildu dugu Sail Ofizialera aurkeztu diren lanetan: eskarmentuzko zuzendarien lanak eta…

KARTEL LEHIAKETAREN IRABAZLEA

AITZOL ZUBIZARRETAK SORTUTAKO KARTELA IZANGO DA 12. HUHEZINEMAREN JAIALDIAREN IRUDIA Aitzol Zubizarreta (1998, Santurtzi) Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko ikasleak irabazi du 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia iragartzeko kartel lehiaketa. Guztira, Euskal Herri osotik bidalitako 33 lan jaso ditu epaimahaiak, eta guztiak aztertu ostean, Zubizarretaren kartela hautatu du jaialdia iragarri eta euskarrietarako diseinuak sortzeko. HUHEZIn ikasten…

MUNDUKIDE SARIA

BIGARRENEZ, MUNDUKIDE SARIA JASOKO DU GIZA ESKUBIDEAK ETA JUSTIZIA SOZIALA EGOKIEN LANTZEN DITUEN FILMAK Bigarren urtez, elkarlanean ari dira Mundukide Fundazioa eta Huhezinema Jaialdia. Aurten ere, Mundukide saria jasoko du Giza Eskubideak eta Justizia Soziala erarik egokienean lantzen dituen film laburrak. Irabazleak 700€-ko saria izango du, eta Mundukide Fundazioak antolatutako hiru ekintzatan filma aurkezteko aukera…

IREKI DUGU 12. HUHEZINEMAN FILM LABURRAK AURKEZTEKO EPEA

2019ko apirilaren 2tik 5era egingo da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Film laburren jaialdi batek ezinbestean behar ditu film laburrak, eta beraz, ireki dugu jaialdiko hiru sailetara lanak aurkezteko epea. 2019ko otsailaren 15era bitarte, haien lanak bidaltzeko aukera izango dute Euskal Herriko film laburren egileek. http://www.huhezinema.eus webgunean daude hiru sailetan…

Kartel lehiaketa martxan da!

Kaixo lagunok! 2019ko apirilaren lehen astean egingo da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Ikasturtea hasi eta berehala hasi da aurtengo talde antolatzailea lanean, eta hamabigarren edizioa iragartzeko kartelaren bila ari da. Aurten ere Euskal Herri osoko sortzaileei emango die kartela sortzeko aukera, kartel lehiaketa antolatuta. Hauek dira kartel lehiaketaren oinarriak.