Azkenean, bi egunetako zinema zaparradaren ostean, iritsi da Huhezinemaren azken eguna. Ikasle-antolatzaileak bueltaka dabiltza, Arkupe kultur etxera sartu eta irten. Egun handia da gaurkoa. Iker Gutierrez ikaslea eta Edurne Garmendia iritsi dira Aretxabaletako plazara: Huhezinemari bukaera emango dioten aurkezleak. Kamerinoan ezkutatu dira bizkor, gidoiari azken errepasoa emateko. Laster, aretoa betetzen joan da. Sail Ofizialeko 10…
Egilea: huhezinemajaialdia
Apirilak 29: kronika
Goizeko 8:15, Huhezinemako lan taldeak gosari batekin hasi du eguna, indarrak hartuz eta eguneko azken ukituak errepasatuz. 9etan, aurkezle eta teknikariekin Bildu dira Arkupe Kulturretxean, eta giroa lasaia da. Aurkezleak, lasai eta umore onean: gidoia errepasatu, gauza pare bat aldatu… Patxik, aurkezleetako batek, esan du berak ekitaldia publikotik hasiko duela, eta entseguetan dena eman du,…
HUHEZINEMA KALEAN!
Erlezainak dabiltza, Aretxabaletako plazan gora eta behera. Musika entzuten da. Plazaren erdian, bi aulki ilara. “Zer ote da?” galdetu dio emakume batek bere lagunari. Bi haur proiektore handi batera hurbildu dira. “Zer da?” galdetu dute. Arkupeetan garagardo batzuk hartzen dabiltzanen begiak aulki hutsetara begira daude, zain. Neskatoak proiektorearekin jolasean hasi dira, pantaila erraldoian forma ezberdinetako…
Huhezinema kalean!
Ziztadak iristear daude, dagoeneko ez da ezer falta! Jaialdia bihar iluntzean hasiko da, eta irekiera ekitaldi moduan “Huhezinema kalean” edukiko dugu. Aretxabaletako plazan zinema kalera aterako dugu, eta aurtengo Sail Ofizialera aurkeztu diren, baina finalera pasatu ez diren, 7 lan zoragarri ikusiko ditugu! Dohainik eta lagunartean! 20:00etan giroa berotzen hasiko gara plazan, eta emanaldia 21:00etan…
Eskuorri dotorea egin dugu
Gero eta gutxiago falta da! Hemen daukazue aurtengo edizioko esku-programa. Bertan, egitarau osatua eta emitituko diren laburrak: Esku-programa
HUHEZINEMAREN VIII. EDIZIOKO EPAIMAHAIKIDEAK
Pello Gutierrez Zinemagile eta ekoizela da, eta Zazpi T’erdi ekoiztetxearen sortzailea. Hainbat film ekoiztu ditu bertan: “Nao Yik”, “Oírse”, “Ateak Zabalduz”, “La plaza de la música”, eta. Zuzendari moduan honako filmak zuzendu ditu: “Abuztua”, “Heroínas sem nome”, “Gure hitzak”… Bestalde, hainbat zinemaldi eta erakustaldien antolaketa batzordeetan ere parte hartzen du: LUPA Dokumentalen Mostra, MOTZ ekimena,…
Gorka Cornejo, Huhezinemako hizlari!
Gorka Cornejo (Donostia, 1979) zine zuzendaria, gidoigilea eta zine eta telebistako gainbegiralea izateaz gain, zinemagintzako musikaren ikerketan eta irakaskuntzan jarduten du. 2002an argitaratu zen “Historia de la Música de Cine” liburuaren autorea da, eta DocumentaMadrid hautaketa batzordeko kidea ere bai. Hitzaldia: La música en el cine Musika zineman oso elementu indartsua eta boteretsua da, ideiak…
#zinemaziztadak spot-a egin dugu!
Duela aste batzuk aurreratu genizuen nola ibili ginen erle artean galduta… Egun hartako lanaren emaitza ikusgai daukazue gaurtik aurrera! #ziztatuhuhezinema #zinemaziztadak
BASQUE CULINARY CENTER LEHIAKETAKO PARTE HARTZAILEAK!
Hemen Basque Culinary Center lehikaetan parte hartu duten ikasleen lanetako fotogramak. Zorte on denoi! Aurkeztu diren lanak: – Gogoratzen dut (Maddalen Lurne, Nora Latatu, Myriam Lizarralde, Kristina Navarro eta Sandra Perez) – Gozatu bertakoaz (Josu Odriozola, Naomi Perez de Eulate, Patxi Irigoyen, Malen Iruretagoiena, Iñigo Otaegi eta Kike Otaegi) – Onenen eskutik (Iratz Urkizu, Lide Montes, Leire Marimon…
MU-ko ikasleen lehiaketako parte hartzaileak!
Honakoak dira MU-ko ikasleek lehiaketan sari potoloen bila lehian ariko diren lanak! Zorte on! Film laburrak: – Azken Altxorra – Katemotzak – Lainoan – Maitaleak Dokumentalak: – Denda txikiak, amets handiak – Ur azpian – Weed clubs