HUHEZINEMAREN 17. JAIALDIAN PARTE HARTUKO DU CENTA ESKOLAK “IKASLEEN SAILEKO” SARIETAKO BAT EMATEN

Urtero bezala, Aretxabaletako Arkupen izango da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, urtarrilaren 24, 25 eta 26an zehazki. Jaialdiaren helburua, Euskal Herriko sortzaileen laburmetrai eta bideoklipak plazaratzea da eta bide batez, lanik onenak saritzea, euskal zinemagintzari bultzada emanez. 

Inaugurazio ekitalditik hasi eta Huhezinema saria banatu arte, jaialdiak esperientzia aberasgarria eskainiko du ikusleentzat. Hiru egunez, ikusleak hunkitu, inspiratu eta entretenitzeko moduko laburmetraiak ikusgai jartzeaz gain, beste hainbat ekimen antolatuko dira; zinemarekiko grina ospakizun kolektibo bihurtuz. Urtero indartu da ekitaldia eta gaur egun, zinemazaleentzat ezinbesteko hitzordua dugu Huhezenima.

Aurtengo Huhezinema jaialdian, hiru lehiaketa sail desberdin egongo dira: Sail Ofiziala, Ikasleen Saila eta Bideoklip Saila. Sail hauetako sariak, honako hauek izango dira:

Sari horiei CENTA Eskolak emango duena gehitu behar zaie. Saria, saridunak aukeratu beharreko 500 eurotan baloratutako ikastaro batean datza. Ikastaroen artean honako hauek nabarmentzen dira: Da Vinci Resolve, Fikzioa muntatzeko teknikak Adobe Premiere-rekin CC 2023, Avid Media Composer, Grafismo eta animazioa After Effects-ekin, 3Da Cinema 4d-rekin, kolore-zuzenketa Da vinci-rekin, edo soinu postpodukzioa Audition bidez. Centa Eskolak, Huhezineman parte hartzeko gonbita egiten die denei!