HAZI Sari Berria Huhezineman
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren HAZI enpresa publikoak eta Huhezinemak bat egin dugu HAZI sari berria sustatzeko. Lankidetza berri honen helburua da urtez- urtez HAZIrekin zerikusia duten egitekoak sustatzea eta ezagutaraztea (ekintzailetasuna, landa garapena, basogintza…). Gauzak horrela, HAZI saria jasoko du egiteko horiek egokien lantzen dituen film laburrak.
Saria Huhezinemako epaimahai ofizialak eta HAZIk izendatutako ordezkari batek emango dute, Huhezinema jaialdian finalista izango diren film labur eta bideoklipen artean onena aukeratu ondoren. Sariaren irabazleak 600 euro jasoko ditu Eusko Label produktuen saski batekin batera urtarrilaren 26an egingo den Huhezinema jaialdiaren sari banaketa ekitaldian. HAZIko ordezkari batek emango du saria Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.
Sail guztien artean HAZI Sari bakarra emango da.
Gure helburua da zinemaren bidez ezagutaraztea landa eta itsasertz ingurune bizi batek duen garrantzia, daukagun gizarte-ereduaren oinarri den aldetik, eta, era berean, lehen sektoreko eta landa eta itsasertz inguruneko pertsonek eredu horren barruan duten zeregina baloratzea.