Huhezinemaren 13. edizioko sail ofizialean aurkeztutako 66 film laburrak ikusi ondoren, jaialdiko antolatzaileen programazio taldeak hurrengo hamar lanak hautatu ditu saila osatzeko.
Amargo Era el Postre
Zuzendaria: Diego H. Kataryniuk Di Costanzo
Marc Eilts noble frantzes bat da eta bere lagunak afaltzera gonbidatu ditu. Bere emakumea zendu eta lehenengo afaria da. Egoera lasai dago, postre berezi eta joku makabro batek noblezia frantzesa jaken jarri arte.
Anti
Zuzendaria: Josu Martinez
1921ko negua da Bizkarsoro herri ttipian. Gerla Handiaren biharamunean, haurrei irakurtzen eta idazten irakasteko aitzakiarekin, eskola publikoak euskaraz mintzatzea debekatzen die, zigor eta humiliazioen bidez.
El Fin de Todas las Cosas
Zuzendaria: Norma Vila
Jarraitu zure maltxurkeria bat ere ez aurkitu arte.
El Infierno
Zuzendaria: Raúl de la Fuente
Chennukek 15 urte zituela egin zuen lehen delitua: kaleko ume izatea. Horren ondorioz, infernura eraman zuten, Pademba Road kartzelara, Freetownen. Mr Sillah da infernuko nagusia eta harekin ez dago itxaropenik. Chennuk lau urteren ondoren lortu zuen ateratzea. Orain bertara itzuli nahi du.
Kresala
Zuzendaria: June Laka
Txikik 11 urte ditu eta arrantzale herri batean bizi da. Bere errutinatik ihes egiteko, bere aitona Sabine etxera doa eguna pasatzera, arrantzale zahar amorratua. Bere aitonak kontatzen dizkion istoriekin liluratuta, Txikik itsasora joatea erabakitzen du, bertako abentura eta misterioak ezagutzera.
Mateoren Ama
Zuzendaria: Aitor Arregi & Jose Mari Goenaga
Denboraldi batez ama ikusi gabe egon ostean, Angel Marik indarrak hartu eta hura dagoen zahar-etxera bisitan joatea erabakitzen du. Gogorra egiten zaio ama horrela ikustea; seme- alabak ezagutzen ez dituen amona baten moduan.
Pepita
Zuzendaria: Iñaki Tena
1938, Elizatik irtetzean, herriko gizon batzuk lan bat egiteko aukeratuak izan dira. Baina ez da uste duten lana izango…
Regina
Zuzendaria: Lander Ibarretxe Pérez
Carmen deituriko gaztea komentu batean bizitzera behartuta dago, monja eta haien arau zorrotzekin. Carmen ez da pozik bizi. Ez du ulertzen bere aitarengandik urrundu izana eta berarekin zuen bizitza faltan botatzen du. Modu berean, monjek ez dute ulertzen nola oraindik maite duen hainbeste min egin dion gizona.
Un Coche Cualquiera
Zuzendaria: David Pérez Sañudo
Manuel bere kotxera sartu nahi da, baina hiru makarrek ez diote utziko. Egoera berotzen doa pixkanaka, muturreko egoerara heldu arte.
Ura Sartu Zen Barrura
Zuzendaria: Peru Galbete
Txikia nintzenean uholde handi bat egon zen bizi ginen auzoan. Denak salbu atera ginen baina ez bajeran genituen oroitzapen asko. Diapositiba batzuk besterik ez zituen berreskuratu aitak, eta banan-banan garbitu. Urak ordea beste esanahi bat eman die.