Saritutako film laburren emanaldia Ordizian

Joan den urtean abiatutako lankidetzari esker, bigarren urtez egingo dugu Huhezinema jaialdian irabazi duten film laburren emanaldia Ordiziako Herri Antzokian. Ostiralean, ekainaren 5ean izango da emanaldia gaueko 22.15etan. Jaialdiko koordinatzaileaz gain, Aitor Arregi izango da gurekin emanaldiaren ondoren berak zuzendutako “Zarautzen erosi zuen” film laburraz hitzegiteko. Ikasleen lanen ordezkariren bat ere egongo da gurekin aurkezpena…

Huhezinema 2015, Making Off

Pasa den apirilaren 28tik 30era, Huhezinemaren 8. edizioa egin genuen. MUtelebistan behin baino gehiagotan egin dituzte jaialdiaren inguruko erreportaje txukunak. Aurtengoan ikuspuntua aldatu eta jaialdiaren tripak erakusten dizkigute. Ba al dakizue Huhezinema lehiaketa antolatzeko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek hilabeteak eman dituztela?