Prestatu dugu Basque Culinary Center lehiaketako kartela! 2. edizio honetan, gainera, lehiaketa indar berrituta dator. Izan ere, aurten lehen aldiz, Euskal Herriko ikasle guztientzat zabaldu dugu parte hartzea. Lanek gehienez hiru minutuko iraupena izan beharko dute eta gastronomiaren gaiaren bueltan aritu beharko dira. Laburrak aurkezteko azken eguna Martxoaren 17a izango da. Sariak ere, karteleko eztia…
HUHEZINEMAREN KARTEL BERRIA PREST!
Aurtengo Huhezinema jaialdiaren 8. edizioko kartela ikusgai dago jada. Jaialdia antolatzen gabiltzen taldeak egin dugun ideia zaparradaren ondoren, erleak, erlauntzak, ziztadak eta eztia izan dira garaile. Erlauntzak lan-talde handi bat bezala ulertzen ditugu, film labur bat egiterako orduan beharrezkoa den lan-taldearen parekoak. Zinemagintza erlauntz handi bat bezala ikusten dugu, non erleek gogotsu egiten duten lan,…
Huhezi…huhezi… zer?
Oraindik ere Huhezinema 2015 jaialdiaren inguruan zalantzarik daukazu? Lasai, ondorengo minutu eta erdian, aurtengo edizioari buruz jakin beharreko guztia topatuko duzu eta. Gainera, adi baldin bazaude egunotan Euskadi Irratian ere entzungo duzu kuña hau! Gogoratu! H-U-H-E zinema!
Badator Huhezinema!
Badator, badator Huhezinema! Euskal Film Laburren Jaialdiaren zortzigarren edizioa 2015eko apirilaren 28tik 30era bitartean ospatuko da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Huhezinema freskotasunez dator, ikus-entzunezko bederatzi ikaslek osatzen duten lan-talde berriarekin eta Iban del Campo irakaslearen urteroko laguntzarekin. Jaialdiak antolatzen dituen hiru lehiaketak, Sail Ofiziala, MUko Ikasleen Lehiaketa eta Basque Culinary Center Lehiaketa irekita daude eta lanak…
Gaztambide gidoigintzaz
Michel Gaztambide eskarmentu handiko gidoilaria izan genuen joan den maiatzean Huhezineman gidoigintzari buruzko master class bat ematen. MU Telebistari eskerrak bideo hau editatzegatik!!! Gaztambidek zinemarako lehendabiziko lana 1990ean egin zuen, gidoilari-kide gisa. Gaztambidek Julio Medem (Vacas, 1992) eta Enrique Urbizu (La caja 507, 2002, La vida mancha, 2003, No habrá paz para los malvados, 2011)…
Huhezinemako irabazleak Aretxabaletan
Ostegunean, ekainaren 5ean, arratsaldeko 19:00tatik aurrera Huhezinema 2014ko palmaresaren proiekzio ekitaldia izango dugu Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. 7.edizio honetako ikasleen eta zinemagile profesionalen film laburrez gozatzeko aukera izango duzue. Hurrengo lanak ikusiko ditugu: 1. Betiko eran 1:26 2. Tartare 3:00 3. Jo ta jarri 14:45 4. Anonymous 12:54 5. Das Kind 18:10 6. Alejandra 7:52…
“Das Kind” Ordizian
Huhezinema jaialdiko Sail Ofizialean Ikusleen Saria irabazi duen Manu Gomez arrasatearrak zuzendutako “Das Kind” film laburra asteburuan ikusgai egongo da Ordiziako Herri Antzokian. Huhezinema eta Ordiziako Herri Antzokiaren arteko lankidetzaren ondorioz, aspaldi galdutako ohitura bati aukera berri bat emateko helburua du egitasmoak: luzemetraien emanaldien aurretik film labur bat ematea. Asteburu hontan “Das Kind” film laburra…
Gaztambide gidoigintzaz Huhezineman
Aurtengo Huhezinema jaialdiko programazioari amaiera ezin hobea emateko, Michel Gaztambide arituko da gidoigintzaz datorren astean. Zazpigarren edizioko ekitaldi eta emanaldi gehienak martxoaren 26, 27 eta 28an egin dira eta Gaztambideren hitzaldia zor genizuen. Antolatzaileok ilusio eta plazer handiz prestatu dugu zazpigarren edizio honetako ekitaldi esanguratsuenetakoa, ikus-entzunezkoen arloan murgilduta dabiltzan profesional zein ikasleentzat aukera paregabea delakoan. Hitzordua: Hitzaldi-mintegia…
Palmaresa Ordizian ikusgai!
Datorren ostiralean, apirilaren 11n, arratsaldeko 19:00tatik aurrera Huhezinema 2014ko palmaresaren proiekzio ekitaldia izango dugu Ordiziako Herri Antzokian. Bertan, 7.edizio honetako ikasleen nahiz zinemagile profesionalen film laburrez gozatzeko aukera izango duzue. Gainera, bertara gerturatuko direnez zuzendari eta egileetako batzuk giro polita eta elkartruke interesgarria sortuko delakoan gaude emanaldiaren ostean. Hurrengo lanak ikusiko ditugu: 1. Betiko eran…