KARTEL LEHIAKETA 2021

#HUHEZINEMA14

Hemen da Huhezinemako 14.edizioa, eta honekin batera, kartel lehiaketa! Hona hemen parte hartzeko bete behar diren baldintzak eta oinarriak:

  1. Euskal Herriko edozein pertsonak parte hartu ahal izango du. Adinak ez du inporta.
  2. Kartelak egiteko teknikak askeak izango dira.
  3. Kartelak bertikalean izan beharko dira.
    1. .JPG formatuan.
    2. A3 tamainan.
  4. Kartelean hurrengo datuak agertu beharko dira:
    1. HUHEZINEMA 14.
    2. Euskal Film Laburren Jaialdia.
    3. Jaialdia noiz egingo den (2021eko martxoa).
  5. Kartel lehiaketa gaur abenduak 8 zabaltzen da eta 2021ko otsailaren 1ean gaueko 23:59an bukatuko da.
  6. Kartela garbi aurkeztu beharko da, Huhezinemako logorik gabe, irudia soilik (ostean gehituko zaio).
  7. Kartela huhezinema@mondragon.edu emailera bidali beharko da. Mezuan datu hauek jarri beharko dira:
    1. GAIA: Kartel Lehiaketa.
    2. Izen-abizenak.
    3. Kontaktua.
    4. NAN-aren argazkia.
  8. Parteartzaileen ardura izango da hirugarrengo batek kartela erreklamatzen badu edo karteleko hainbat aspektu bere propietatekoak badira.
  9. Lehiaketaren saria 200 eurokoa izango da eta horrez gain, jaialdiko irudia izango da ere.

Kartel lehiaketaren irabazlea Huhezinemako antolatzaileek aukeratuko dute. Hau aukeratzeko orduan originaltasuna, sormena eta exekuzioa kontuan hartuko dira.

Aldez aurretik parte hartu nahi duzuen guztioi zorte on eta laster arte!