[vimeo http://vimeo.com/64313471] Hona hemen, Fermin Muguruzak eta Arrate Rodriguezek “Zuloak” dokumental entzutetsuaren inguruan Aretxabaletan eskainitako mintegiaren ondoren Goiena Telebistak albistegirako egindako erreportajea. Gozatu!
Kategoria: huhezinema
Jaialdi txikien xarma
Beste behin, pasa den ostegunean Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean ospatu genuen sari banaketa ekitaldia, film laburren jaialdi txikiek duten xarma bereziaren erakusle nabarmena izan zen. Arratsalde osoan zehar proiektatutako 12 film labur finalisten zinema zuzendari guztiak gerturatu ziren Huhezinemaren itxiera ekitaldira eta horrek giro paregabea sortzea ahalbidetu zuen, esparruko profesionalen zein ikasten ari direnen artean…
Kabinaren misterioak darrai!
Azkenaldian zeresan handia sortzen dabil Aretxabaletako telefono kabina eta Huhezinema 2013ko gonbidatuek ez zuten aukera pasatzen utzi. Sari banaketa ekitaldia Aretxabaletan zela aprobetxatuz eta kontuan harturik astearte gauean apurtutako telebista bat agertu zela kabinaren gainean, Huhezinemaren irudiarekin bat eginez, jaialdira gerturatutako film labur finalisten zuzendariak bertatik pasa ziren argazkiak egitera gure aizkolariarekin. Hemen irudi bilduma:
Deus et machina filmak irabazi du sari nagusia
Koldo Almandoz donostiarrak zuzendutako “Deus et machina” film laburrak jaso du euskarazko film labur onenari dagokion Goiena saria (1.500 euro) Huhezinema Euskal Film Laburren VI. Jaialdian. Iratxe Fresnedak, Angel Aldarondok eta Beñat Eizagirrek osatutako epaimahaiak egunerokotasunaren poetikari bestelako begirada bat emateagatik saritu du Almandozen lana. Langilea egunero joaten da fabrikara lanera. Eginbehar zehatz bat egin dezakeen…
Peña herri hutsari buruzko dokumentala garaile ikasleen sailean
Aurtengo Huhezinema Jaialdian MUko Ikasleen Lehiaketako film labur onenaren sari nagusia (400 € eta saskia) ‘Peña, oroitzapen bat, bizitza bat’ dokumentalak eraman du, ikus-entzunezko komunikazioaren hirugarren mailan dauden lau ikaslek ekoiztutakoa. Aitana Duquek, Imanol Belokik, Manex Zabalak eta Lander Arregik Zangoza merindadeko (Nafarroa) mendi puntan mantentzen den herri abandonatua izan dute hizpide, dokumental hunkigarri hau egiterako orduan….
Huhezinema 2013ko palmaresa
Apirilaren 18an Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egindako sari banaketa ekitaldian erabaki dira Huhezinema Jaialdiaren 2013. edizioko irabazleak. Iratxe Fresnedak, Angel Aldarondok eta Beñat Eizagirrek osatutako epaimahai ofizialak lau film labur saritu ditu, bi aipamen berezi egiteaz gain. Ikusleen sariaren garaileak, aldiz, finalisten proiekzioetara gerturatutako ikusleek hautatu dute emanaldiaren irteeran bakoitzak bere bozka emanez. Hemen seigarren…
Aretxabaletako kabina Huhezinemaz jantzita
Atzo goizean, Huhezinema Jaialdiaren hasierarekin bat eginez, Aretxabaletako telefono kabina ospetsua Huhezinemako arroparekin jantzita esnatu zen. Dakizuen bezala, aurtengo irudiko protagonista aizkolaria da eta bere aizkorarekin telebista bat apurtzen du. Kasualitatea baliatuz, kabina gainean agertutako hautsitako telebista seigarren edizioko photocall-a egiteko erabiliko dugu. Fermin Muguruza eta Arrate Rodriguez izan ziren bertatik pasatako aurreneko gonbidatuak.
Muguruza eta Rodriguezen striptease digitala
Anekdotak, gomendioak, barre algarak, inspirazio gisa erabilitako argazki zein bideo mordoa, email irakurketak fikziozko pertsonaiekin… Askorako eman zuen Fermin Muguruzak eta Arrate Rodriguezek atzo arratsaldean Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean eskainitako hitzaldiak. “Zuloak” dokumentala abiapuntu gisa hartuta eta bere sormen prozesua biluzteko asmoarekin, berbaldi ezohiko eta originala prestatu zuten espreski Huhezinemarako. Eta nola ez, izugarrizko arrakasta…