Bai, bai, bai! Jaialdirako bi aste eskas geratzen diren honetan, heldu da garaia aurkezteko zeintzuk izango diren Huhezinemako aurkezleak. Ezeren aurretik, antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie prestutasuna erakutsi duten pertsona guztiei. Ikasle ugarik egin zuten aurkezle moduan aritzeko kastinga, eskerrik asko deneri. Gainontzeko bi sailetako aurkezleak ere prest agertu ziren lehenengotik, eta lan-taldea gustora dago…
Kategoria: huhezinema
HAUEK DIRA 18. HUHEZINEMAKO FINALISTAK!
Iritsi da Huhezinema jaialdiaren momentu berezienetako bat. Iritsi da garaia finalista izango diren film laburren eta bideoklipen hautaketaren berri emateko. Baina, ezeren aurretik, jaialdiko antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie egile guztiei. Unibertsitateko pasabideetan harridura da nagusi, eta lehengo lanetik azkenera arte sormen maila altua egon dela goraipatu du produkzio taldeak. Mila esker beraz lanak bidali…
XVIII. EDIZIOKO EPAIMAHAIA PREST!
Huhezinemako XVIII. edizioko epaimahaikideak konfirmatuta daude jada. Oraindik ez dira finalean izango diren lanak komunikatu, baina laster iritsiko da une hori. Hurrengo pertsona hauek erabakiko dituzte finalisten artean nortzuk izango diren irabazleak. Hain zuzen, Sail Ofizialeko, Ikasle Saileko eta Bideoklip Saileko irabazleak emango dituzte. Horretaz gain, sari berezien aukeraketan ere esku hartzea izango dute, kasu…
18. EDIZIOKO BABESLEAK
Aurtengo edizioan ere, Huhezinema jaialdiarekin bat egin duten babesleek, ezinbesteko laguntzaeman dute dena aurrera atera dadin. Esan beharrik ez dago horiek gabe 18. edizioa ez litzatekeela posible izango. Aretxabaletako Udalak, kultura eta zinemarekin duen konpromisoa erakutsi du beste urte batez. Huhezinemako babesle garrantzitsuena da, eta aurtengoan ere, Arkupe Kultur Etxeko eta Zaraia zinema aretoko zerbitzuak…
HUHEZINEMA 18: IRUDITERIA KALEAN DA!
Kalean dira 18. edizioko kartela, koloreak eta estetika berria. Zuri-beltzaren eta kolore bizien arteko kontrastea izango da kartelaren oinarria, garai bateko emakume zinegilea delarik protagonista. 2025eko Huhezinemaren iruditeria kalean da. Euskal Film Laburren jaialdiak 18. edizioa ospatuko du urtarrilaren 22, 23 eta 24an. Ikasle talde berri batek antolaturiko jaialdia izanik, iruditeria ezberdina da urtero, eta…
HUHEZINEMA 18: JASOTAKO LANEN EZAUGARRIAK
Itxi zen jada Huhezinema Euskal Film laburren jaialdira lanak bidaltzeko epea. Guztira, 94 lan jaso ditugu. Zorionak eta eskerrik asko izen eman duzuen guztioi, berri honetan xehatuko ditugu lan horien ezaugarriak. Lan guztien erdia baino gehiago Sail Ofizialean aurkeztu dira, guztira 49 lan. Horrez gain, ikasleak ere animatu dira haien lanak eta proiektuak bidaltzera, lan…
18. EDIZIOKO SARI BEREZIAK: MUNDUKIDE, HAZI ETA BERRIA SARIAK
Jarriak gara 2025eko Huhezinemari begira. Jaialdia urtarrilaren 22tik 24ra izanik, antolatzaileok begi bistan dugu dagoeneko, eta berezia izango den 18. edizio honetan, sari bereziak ere izango ditugu: Mundukide, HAZI eta Berria Sariak. Web orrian jada sortu dugu sari horien xehetasun guztiak biltzen dituen atala. Labur esanda, sari hauek emateko, epaimahaiak ez du kontuan hartuko lana…
HUHEZINEMA 18: LANAK BILDALTZEKO EPEA ZABALIK!
Ireki da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko 18. edizioan parte hartzeko epea. Aurten, urtarrilaren 22tik 24ra ospatuko dugu jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman. Jaialdi hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusia da, urtero, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde berri batek hartzen duela parte antolakuntzan. Lehiaketan parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da eta…
17. HUHEZINEMA JAIALDIKO ARGAZKI GALERIA
Ekitaldiko argazki guztiak gure Flicker kontuan. Hainbat ekitaldi eta gonbidatuekin egindako elkarrizketak ikusgai dituzu gure Vimeo kanalean.
URTARRILAK 26 HUHEZINEMA KRONIKA
Itziar Leemans ‘Ximinoa’ izan da aurtengo HUHEZINEMA SARIko irabazlea! Gaur izan da Huhezinemaren egun handia! Ikasle eta bideoklip sailez gozatu ondoren, Sail ofizialarekin eman diogu amaiera jaialdiari. Beste urte batez, jaialdia aurrera atera ahal izan dugu, Euskal Herriko zinemagileei esker. Maila altua izan dugu aurten, nabarmentzekoa izan da ikusleen asistentzia, egunero Arkupe arkupe aretoa betez….