10 film labur finalisten emanaldiarekin eman zitzaion atzo Huhezinema 2012 jaialdiari itxiera. Aretxabaleta Arkupe Kultur Etxean egin zen proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia eta bertan egon ziren film labur finalisten hainbat zuzendari. Alberto Gastesi, Ekaitza eta Istmo film laburren zuzendaria Loreto Mauleonekin, Ekaitza film laburreko aktoresarekin etorri zen. Haritz Zubillaga She´s lost control filmaren egilea,…
Egilea: huhezinemajaialdia
Ikasleak sortzaile Huhezineman
Huhezinema jaialdiko bigarren egunean Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren eta laugarren mailako ikasleen txanda izan zen atzo. Ikasleek egindako dokumental eta fikziozko laburrak erakutsi ziren eta publikoak hauek bozkatu zituen. Irabazleak gaurko lehiaketa ofizialeko irabazkeekin batera ezagutuko dira. Ikasleen film laburrak ikusita, Asier Altuna zinemagileak “Bertsolari” filmaren barrenak erakutsi zituen eta filma egitearen prozesua irudi esanguratsu bidez…
Hasi da Huhezinema 2012!
Dagoneko martxan dugu 2012ko Huhezinema jaialdia. Atzo, Aretxabaletako Arkupe kultur-etxeko areto nagusian, Euspot lehiaketak eman zion hasiera jaialdiaren bosgarren edizioari. Lanak ikusi aurretik Alex Aranzabalek publizitateari buruzko hitzaldi bat eman zuen, publizitateak telebistan eta orokorrean ikus-entzunezkoetan duen garrantzian erreparatuz. Behin hau bukatuta spotak proiektatu ziren eta hiru sari banatu ziren. Euspot sari ofiziala, Iñaki Lasaren…
Euspoten ere ikusleek erabakitzen dute irabazlea
Asteartean, hilak 8, izango da Euspoten sari-banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur-etxean, 19:00etan hasita. Hiru sari banatuko dituzte: Spot onenaren saria, Mondragon Unibertsitateko ikasleen lan onenaren saria eta publikoaren saria. Azken sari hori, izenak dioen moduan, ikusleek erabakiko dute. Hala, dagoeneko aurkeztu diren bederatzi spotetatik onenari bozka emateko aukera dago Euspoten webgunean. Huhezinemarekin batera dator aurtengoan…
Aurtengo gonbidatua, Asier Altuna
Huhezinemako aurtengo hitzaldia Asier Altuna (Bergara, 1969) zinegileak eta gidoigileak eskainiko du maiatzaren 9an, asteazkena, Huhezi fakultateko kaperan (Eskoriatza), 17:30ean hasita. Hainbat film luze eta labur egin ditu Altunak; Aupa Etxebeste! (2005), Topeka (2004), Terminal (2002), 40 ezetz (1999) eta Txotx (1997), beste batzuen artean. Gainera, hainbat lan egin ditu Telmo Esnalekin batera. Hitzaldi berezia…
Huhezinemako aurkezleak ere prest!
Iristear da Huhezinema 2012, eta jaialdiak iraungo duen egun horietarako aurkezleak ere baditugu dagoeneko. Iazko antzera, bi aurkezle bikote izango dira gurean. Batetik, Odei Esnaola eta Maider Juaristi Huheziko ikus-entzunezko komunikazioko ikasleek egingo dituzte aurkezle lanak. Bestetik, ETBko Gaztea saioko aurkezle Ainhoa Vitoria eta Xabi Unanue izango dira oholtzan. Hala, hilaren 8ko, astearteko, Huhezinemaren irekierako…
Huhezinemak Eiken Saria emango du!
Eikenbank 2011ko sari banaketa ekitaldia. Eiken, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, aurtengo Huhezinema jaialdiko babesle nagusietako bat izango da, Aretxabaletako Udalarekin eta Kutxarekin batera. Horren ondorioz, Eiken Saria banatuko da aurtengo Huhezineman aurreneko aldiz. Eiken Sari hori, hau da, Ekoizpen Onenaren Saria, nori eman epaimahai ofizialak erabakiko du. Eiken saria jasotzen duen filmaren ekoizleak Eikeneko bazkide…
Huhezinema 2012ko epaimahaia, osatuta!
Aurtengo Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko epaimahaia osatzen dute Aitor Gutierrezek, Beñat Sarasolak, Maialen Sarasuak eta Miguel Gomez Tejedorrek. Horiek banatuko dituzte lau sari; lehiaketa ofizialean, Euskarazko Lan Onenaren Saria, Film Labur Onenaren Saria eta Produkzio Onenaren saria, aldiz, ikasleen lehiaketan Film Labur Onenaren Saria. Hemen epaimahaikideen ibilbidearen inguruko informazioa: Aitor Gutiérrezek telebistarako saio desberdinetan…
Huhezinemako finalistak!!!
Hauek dira Huhezinema 2012ko finalistak. Zorionak finalistei eta milesker guztioi jaialdian parte hartzeagatik. Laster programazioari buruzko xehetasun gehiago. _________________________________________________________________________________ Éstos son los finalistas del festival Huhezinema 2012. Felicidades y mil gracias a todos los participantes. En breve, más detalles sobre la programación del festival. Ekaitza (Alberto Gastesi), Ismalia (Xabier Cereceda-Hoz), Zeinek gehiago iraun (Gregorio Muro), Superzebraman (Javier Urtasun), Istmo…