Hauek dira Huhezinema 2015 honetarako aukeratutako hamar lanik onenak, gure hamar finalistak: – A serious comedy (Lander Camarero) – Don Miguel (Kote Camacho) – El buen mal (Jokin Urrutikoetxea) – Mamma, please forgive me (Ibai Vigil-Escalera) – Ordu erdi (Unai Garate) – Oscar desafinado-Tunning Oscar (Mikel Alvariño) – Otsoko (Ander Iriarte) – Tempo Inverso (Gregorio…
Egilea: huhezinemajaialdia
ITXI DA HUHEZINEMARA LANAK BIDALTZEKO EPEA
Huhezinema ziztadaz josi da azken asteetan! Hiru lehiaketetako lanak jaso ditugu aurreko martxoaren 17ra arte. Guztira 111 lan bidali dira jaialdira, horietatik: Sail Ofizialera: 86 lan. MUko ikasleen lehiaketara: 13 lan. Basque Culinary Center lehiaketara: 12 lan. Hizkuntzari dagokionez, ugaritasuna egon da aurtegoan. Euskarazko 34 lan jaso ditugu; erdarazko 68. Horietatik, frantsesez eginiko lan bat,…
#zinemaziztada bila…
Nor da nor?
Basque Culinary Center lehiaketa gozo-gozo dator…
Prestatu dugu Basque Culinary Center lehiaketako kartela! 2. edizio honetan, gainera, lehiaketa indar berrituta dator. Izan ere, aurten lehen aldiz, Euskal Herriko ikasle guztientzat zabaldu dugu parte hartzea. Lanek gehienez hiru minutuko iraupena izan beharko dute eta gastronomiaren gaiaren bueltan aritu beharko dira. Laburrak aurkezteko azken eguna Martxoaren 17a izango da. Sariak ere, karteleko eztia…
HUHEZINEMAREN KARTEL BERRIA PREST!
Aurtengo Huhezinema jaialdiaren 8. edizioko kartela ikusgai dago jada. Jaialdia antolatzen gabiltzen taldeak egin dugun ideia zaparradaren ondoren, erleak, erlauntzak, ziztadak eta eztia izan dira garaile. Erlauntzak lan-talde handi bat bezala ulertzen ditugu, film labur bat egiterako orduan beharrezkoa den lan-taldearen parekoak. Zinemagintza erlauntz handi bat bezala ikusten dugu, non erleek gogotsu egiten duten lan,…
Huhezi…huhezi… zer?
Oraindik ere Huhezinema 2015 jaialdiaren inguruan zalantzarik daukazu? Lasai, ondorengo minutu eta erdian, aurtengo edizioari buruz jakin beharreko guztia topatuko duzu eta. Gainera, adi baldin bazaude egunotan Euskadi Irratian ere entzungo duzu kuña hau! Gogoratu! H-U-H-E zinema!
Badator Huhezinema!
Badator, badator Huhezinema! Euskal Film Laburren Jaialdiaren zortzigarren edizioa 2015eko apirilaren 28tik 30era bitartean ospatuko da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Huhezinema freskotasunez dator, ikus-entzunezko bederatzi ikaslek osatzen duten lan-talde berriarekin eta Iban del Campo irakaslearen urteroko laguntzarekin. Jaialdiak antolatzen dituen hiru lehiaketak, Sail Ofiziala, MUko Ikasleen Lehiaketa eta Basque Culinary Center Lehiaketa irekita daude eta lanak…
Gaztambide gidoigintzaz
Michel Gaztambide eskarmentu handiko gidoilaria izan genuen joan den maiatzean Huhezineman gidoigintzari buruzko master class bat ematen. MU Telebistari eskerrak bideo hau editatzegatik!!! Gaztambidek zinemarako lehendabiziko lana 1990ean egin zuen, gidoilari-kide gisa. Gaztambidek Julio Medem (Vacas, 1992) eta Enrique Urbizu (La caja 507, 2002, La vida mancha, 2003, No habrá paz para los malvados, 2011)…
Huhezinemako irabazleak Aretxabaletan
Ostegunean, ekainaren 5ean, arratsaldeko 19:00tatik aurrera Huhezinema 2014ko palmaresaren proiekzio ekitaldia izango dugu Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. 7.edizio honetako ikasleen eta zinemagile profesionalen film laburrez gozatzeko aukera izango duzue. Hurrengo lanak ikusiko ditugu: 1. Betiko eran 1:26 2. Tartare 3:00 3. Jo ta jarri 14:45 4. Anonymous 12:54 5. Das Kind 18:10 6. Alejandra 7:52…
“Das Kind” Ordizian
Huhezinema jaialdiko Sail Ofizialean Ikusleen Saria irabazi duen Manu Gomez arrasatearrak zuzendutako “Das Kind” film laburra asteburuan ikusgai egongo da Ordiziako Herri Antzokian. Huhezinema eta Ordiziako Herri Antzokiaren arteko lankidetzaren ondorioz, aspaldi galdutako ohitura bati aukera berri bat emateko helburua du egitasmoak: luzemetraien emanaldien aurretik film labur bat ematea. Asteburu hontan “Das Kind” film laburra…