HUHEZINEMA 19: EZAGUTU AURKEZLEAK!

Jaialdirako astebete geratzen den honetan, heldu da HUHEZINEMAko aurkezleak zein izango diren aurkezteko garaia! URTARRILAK 21 IKASLE SAILA: Oier Gastesi eta Ziortza Irazu Aurreko edizioen moduan, ikasleak izango dira Ikasle Saileko aurkezleak. Oier eta Ziortza Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari dira Mondragon Unibertsitatean hirugarren mailan; lehenengoa Tolosarra da eta bigarrena Lezotarra. Egun, praktikak burutzen dabiltza biak, Oier Euskadi…

HUHEZINEMA 19: EGITARAUA KALEAN DA!

2026ko HUHEZINEMAko egitaraua argitaratu dugu dagoeneko. Edizio honek, beste behin, sormena, aniztasuna eta formatuen aberastasuna jarriko ditu erdigunean. Aurten, berritasun modura, goizak Aretxabaletako IDEIENEA Campusean ospatuko ditugu (Otalora, 31), eta arratsaldeak Arkupe Aretoan (Santakruz, 20). URTARRILAK 21 – IKASLE SAILA 11:00 HUHEZINEMA PODCASTA: Ikasleen film laburrak. Zer da Dolby atmos? Gonbidatuak: 12:00 Dolby Atmos: 5 minutuko soinu…

HUHEZINEMA 19: LANEN EZAUGARRIAK

Itxi da jada Huhezinema Euskal Film laburren 19. jaialdiko lanak bidaltzeko epea. Guztira, 67 lan jaso ditugu. Zorionak eta eskerrik asko izena eman duzuen guztioi, berri honetan xehatuko ditugu lan horien ezaugarriak. Sail Ofizialean aurkeztu dira lan gehienak, 29 lan konkretuki. Horretaz gain, ikasleak ere animatu dira haien lanak eta proiektuak bidaltzera, lan guztien %…

HUHEZINEMA 19: IRUDITERIA KALEAN DA!

Kalean dira 19. edizioko kartela, koloreak eta estetika berria. Zuri-beltzaren eta hiru koloretako begien arteko kontrastea izango da kartelaren oinarria, estilo minimalista eta profesional batekin. Euskal Film Laburren jaialdiak 19. edizioa ospatuko du urtarrilaren 21, 22 eta 23an, eta ikasle talde berri batek antolaturiko jaialdia izanik, iruditeria ezberdina da urtero. Aurtengo taldeak zuri-beltza jarri du…

HUHEZINEMA 19: LANAK BILDALTZEKO EPEA ZABALIK!

Ireki da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko 19. edizioan parte hartzeko epea. Aurten, urtarrilaren 21etik 23ra ospatuko dugu jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman. Jaialdi hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusia da, urtero, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde berri batek hartzen duela parte antolakuntzan. Lehiaketan parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da eta…

URTARRILAK 24 KRONIKA: 18. HUHEZINEMA

Lan askoren ostean, iritsi da egun handia. Arratsaldeko 16:00etan hasi da Sail Ofizialaren eguna, eta Euskal Herriko zinema sortzaileen topagune bihurtu da Zaraia aretoa. Gauzak horrela, antolakuntza eskertuta dago jaialdiak izandako harrerarekin, eta guzti hau posible egin dutenekin. “Eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketara aurkeztu diren egile guztiei, baita euren laguntza eman diguten babesleei ere, horiek…

URTARRILAK 23 KRONIKA: 18. HUHEZINEMA

Sortzaile berrienak proiektatuz! Bigarren eguna ospatu da dagoeneko. Ikasleak izan dira gaurkoan protagonista, eta horiei zuzendutako ekintza asko egon dira, sakonak eta oso interesgarriak. Goizean, Aitzol Saratxaga musika kopositore eta zine zuzendariak, ‘Zuzendaritza artean sakontzen’ masterclass-a eman du, ikasleentzat oso erakargarria izan dena. Hasiera-hasieratik, bilbotarrak, ikusleen ikusmina lortu du. Bere film laburra aurkeztu du: “Ehiza”…

URTARRILAK 22 KRONIKA: 18. HUHEZINEMA

Musikaren erritmoan martxan da Huhezinema! Arrakastatsua izan da 18. Huhezinemako lehen eguna. Gaur, urtarrilaren 22an, aurtengo Euskal Film Laburren Jaialdiak oihala igo du. Lehenengo egunean tartea egon da hitz egiteko, entzuteko, hausnartzeko, baina batez ere disfrutatu eta gozatzeko. Musika izan da eguneko protagonista nagusia. Ondo baino hobeto hasi da eguna “Andrak Erramutan” dokumentalaren proiekzioarekin. Lanak,…

18. EDIZIOKO EGITARAUA PREST DAGO!

Astebete falta da 18. Huhezinemarako. Euskal Film Laburren Jaialdia, urtarrilaren 22tik 24ra ospatuko da Aretxabaletako Arkupe aretoan, eta asteazkenetik hasita, ikusleak hiru eguneko egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango du. Aurkeztutako 94 lanetatik, 29 iritsi dira finalera, hiru sailetan banaturik. Sail Ofizialaren, Ikasle Sailaren eta Bideoklip Sailaren proiekzioei solasaldiak, masterclassa eta kontzertua gehituko zaizkie, baita amaierako…

HUHEZINEMA 18: AURKEZLEAK

Bai, bai, bai! Jaialdirako bi aste eskas geratzen diren honetan, heldu da garaia aurkezteko zeintzuk izango diren Huhezinemako aurkezleak. Ezeren aurretik, antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie prestutasuna erakutsi duten pertsona guztiei. Ikasle ugarik egin zuten aurkezle moduan aritzeko kastinga, eskerrik asko deneri. Gainontzeko bi sailetako aurkezleak ere prest agertu ziren lehenengotik, eta lan-taldea gustora dago…