HUHEZINEMA 19: EZAGUTU AURKEZLEAK!

Jaialdirako astebete geratzen den honetan, heldu da HUHEZINEMAko aurkezleak zein izango diren aurkezteko garaia!

URTARRILAK 21 IKASLE SAILA: Oier Gastesi eta Ziortza Irazu

Aurreko edizioen moduan, ikasleak izango dira Ikasle Saileko aurkezleak.

Oier eta Ziortza Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari dira Mondragon Unibertsitatean hirugarren mailan; lehenengoa Tolosarra da eta bigarrena Lezotarra. Egun, praktikak burutzen dabiltza biak, Oier Euskadi Irratian eta Ziortza EITBko albistegietan.

Kasting bikaina egin dute biek, eta orain aukera ederra dute euren talentua publikoari erakusteko.

URTARRILAK 22 BIDEOKLIP SAILA: Danel Teran eta Jone Markuleta

Danel eta Jonek aurkeztuko dute Bideoklip Saila. Biak Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuten Mondragon Unibertsitatean, eta HUHEZINEMA 16ko antolatzaileak ere izan ziren 2023an.

Gaur egun, Jone produkzio lanetan aritzen da, eta Danel berriz pantalla aurrean, aktorea da Makusin pailazo moduan.

URTARRILAK 23 SAIL OFIZIALA: Maria Blanco

Sail Ofiziala aurkezteaz Maria Blanco Zestoarra arduratuko da, bakarrizketatzailea eta hainbat telebista programatan kolaboratzaile lanetan aritua.

Ibilbide luzea du antzerkian, telebistan eta batez ere bakarrizketa munduan. Euskal Herria guztia zeharkatu du azken urte hauetan publikoari barre eginaraziz. Beraz, zein hobeto Sail Ofiziala aurkezteko publikoaz gozatzen duen aurkezle bat baino.