2026ko HUHEZINEMAko finalistak argitaratu ditugu dagoeneko. Aurtengo jaialdian ere parte-hartze handia eta kalitatezkoa izan dugu. Edizio honek, beste behin, sormena, aniztasuna eta formatuen aberastasuna jarri ditu erdigunean.
Hautaketa hau egiteko komunikazio, produkzio eta programazio taldeetako kideak egon gara lanean, guztira 17 ikasle.
Sail Ofizialean, honako lan hauek izango dira lehiaketan:
- Urdaibaiko sakrifizioa, Galder Irusta
- Erreka zoko hortan, Ekaitz Bertiz
- Hogeita bat, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao
- Eraman zutela, Mikel Balerdi Arruabarrena / Deñe Garcia-Bravo Alberdi
- Anclados, Eva Martín Martín
- Ultramarino, Maren Zubeldia, Silvina Guglielmotti
- El regalo, Lara Izagirre Garizurieta
- Dicen que tu padre, Aitor Abio
- ¿Cómo qué abuela?, Xabi Vitoria
Ikasle Sailean, gazteen sormenari bidea emanez, zazpi lan izan dira hautatuak:
- Bizimodu bat, Danel Ezpeleta Larrañaga
- Harrigorena, Aner Olaizola Aramendi
- Tan Tan Tan, Aner Olaizola Aramendi
- GR 31, Aihnize Landa Rodriguez
- Azken oihartzuna, Allende Urritegui Lopera
- Iraganeko mamuentzat, Eñaut Rodriguez Beloki
- Zeharkatzen gaituena, Eire Maya Manterola
Azkenik, Bideoklip Sailean, musika eta irudiaren arteko fusioa azpimarratzen duten hamahiru lan izango dira finalistak:
- Retrobisorea,Iñaki Aguirrezabalaga Gutierrez
- Iritsiko da, Erik Campos García
- Gure zauria, Imanol G. Gurrutxaga
- Bassabe, Beñat Abasolo Mujika
- Egunon, Imanol Muro
- Rally48, Ainhize Landa Rodriguez
- Janguea, Andoni Clavo Etxaniz
- Hilkutxa zuria, Ximon Agirre eta Alex Perez
- Emoie, Ximon Agirre eta Alex Perez
- Saiatu, Aner Olaizola eta Danel Ezpeleta
- Burutik sano, Aner Olaizola eta Danel Ezpeleta
- Guregatik, Irati Lizarralde
- Desio bat, Beñat Abasolo Mujika
HUHEZINEMA 2025eko finalistak jakinda, epaimahaiak izango du irabazleak aukeratzeko kargua. Lan guztiak jaialdian bertan proiektatuko dira, eta ikus-entzuleek aukera izango dute aurten ere talentuz eta originaltasunez beteriko proposamenak ezagutzeko.