Itxi da jada Huhezinema Euskal Film laburren 19. jaialdiko lanak bidaltzeko epea. Guztira, 67 lan jaso ditugu. Zorionak eta eskerrik asko izena eman duzuen guztioi, berri honetan xehatuko ditugu lan horien ezaugarriak.
Sail Ofizialean aurkeztu dira lan gehienak, 29 lan konkretuki. Horretaz gain, ikasleak ere animatu dira haien lanak eta proiektuak bidaltzera, lan guztien % 20,9a Ikasleen Sailean aukerturikoak izanik.
Azkenik, asko izan dira jaso ditugun bideoklipak ere, hain zuzen, 24 proiektu.

Zuzendarien jaioterri edo bizitokiari dagokionez, jaialdiko irizpideek dioten moduan, Euskal Herrian jaio edo bizi dira denak. Gipuzkoarrak dira aurtengo edizioan gehienak, % 61,2. Bizkaitarrak % 22,4; Arabarrak guztien %7,5dira eta Nafarrak eta Euskal Herritik kanpokoak %3. Generoari erreparatuz, izena eman duten zuzendarien %25,4 emakumeak dira, eta %74,6 gizonezkoak.


Film labur eta bideoklipen hizkuntzaren inguruan ere datu pozgarriak jaso ditugu, lan guztien %70,1 euskaraz baitira. Gazteleraz ere lan ugari daude, 15 hain zuzen, edo beste era batera esanda: guztien %22,4. Azkenik, agerian geratu da Euskal Herrian jaio edo bizi izateak ez duela mugatzen aurkeztutako lanen hizkuntza. Aurkeztutako guztien %7,5 beste hizkuntza batean dira.

Aurten, jasotako lan kopurua handia izan da, eta kalitate altukoa. Beraz, zaila izango da aukeratzea zeintzuk izango diren guztien artean jaialdian proiektatuko direnak. Eskerrik asko Huhezinema nahi dugun mailara gerturatzea posible egin duzuenoi. Laster berri gehiago!