Ireki da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko 19. edizioan parte hartzeko epea. Aurten, urtarrilaren 21etik 23ra ospatuko dugu jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman. Jaialdi hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusia da, urtero, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde berri batek hartzen duela parte antolakuntzan.

Lehiaketan parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 16a izango da. Aurten, sari hauek izango ditugu:
Sail Ofiziala: Hautatutako finalista bakoitzak 150€ jasoko ditu hautatua izateagatik.
- Huhezinema saria: 650€
- Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
Ikasleen Saila
- Ikasle film onena: 300€
- MU saria: 200€ Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari.
- Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
Bideoklip Saila
- Bideoklip onena: 300€
- Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
Era berean, baliteke sari gehiago egotea, beti ere babesle gehiagoren laguntza jasoz gero.
Leihaketan parte hartzeko oinarriak, sariei buruzko xehetasunak eta askoz gehiago gure webgunean izango da ikusgai. Adi gure sare sozialei eta ez galdu aurten etorriko diren berrikuntzak!