Astebete falta da 18. Huhezinemarako. Euskal Film Laburren Jaialdia, urtarrilaren 22tik 24ra ospatuko da Aretxabaletako Arkupe aretoan, eta asteazkenetik hasita, ikusleak hiru eguneko egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango du. Aurkeztutako 94 lanetatik, 29 iritsi dira finalera, hiru sailetan banaturik. Sail Ofizialaren, Ikasle Sailaren eta Bideoklip Sailaren proiekzioei solasaldiak, masterclassa eta kontzertua gehituko zaizkie, baita amaierako sari banaketa eta luntxa ere, egitaraua osatzeko.
Lehen solasaldia “Andrak Erramutan” dokumentalaren proiekzioaren ondoren egingo da, eta protagonistak egongo dira haien lehen eskuko esperientzia kontatzen. Kontzertuari dagokionez, “Lemak” taldea arituko da oholtza gainean, haien lana Bideoklip Saileko finalistetako bat izanik. Masterclass-a Aitzol Saratxagak emango du, bere zine ibilbidea azalduz. Eta azkenik, ikusleei ikasketa berri bat eskaintzeko asmoz, “Lehen urratsak zineman” solasaldia izango dugu, Jone Arriola, Alba Lozano eta Uxue Botas-en eskutik.
EGITARAUA:
URTARRILAK 22, ASTEAZKENA
- 11:00-12:30 “Andrak Erramutan” dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia.
- 17:00 Bideoklip Sailaren proiekzioa.
- 19:45 Kontzertua “Lemak” taldearen eskutik.
URTARRILAK 23, OSTEGUNA
- 11:00-13:00 Masterclass-a: Zuzendaritza artean sakontzen. Aitzol Saratxaga
- 16:00 Ikasle Sailaren proiekzioa I
- 17:30 Ikasle Sailaren proiekzioa II
- 19:00 Solasaldia: Lehen urratsak zineman. Jone Arriola, Alba Lozano eta Uxue Botas-en eskutik.
URTARRILAK 24, OSTIRALA
- 16:00 Sail Ofizialaren proiekzioa I
- 17:30 Sail Ofizialaren proiekzioa II
- 19:30 Sari banaketa.
- 20:30 Luntxa.
