Iritsi da Huhezinema jaialdiaren momentu berezienetako bat. Iritsi da garaia finalista izango diren film laburren eta bideoklipen hautaketaren berri emateko. Baina, ezeren aurretik, jaialdiko antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie egile guztiei. Unibertsitateko pasabideetan harridura da nagusi, eta lehengo lanetik azkenera arte sormen maila altua egon dela goraipatu du produkzio taldeak. Mila esker beraz lanak bidali dituzuen egile guztioi.
Hau aipatu du Huhezinemako produkzio taldeak finalisten aukeraketaren harira: “Gure partetik, pena handia ematen digu lan batzuk kanpoan utzi behar izateak, guregatik izango balitz kanpoan geratu diren lan batzuk sartuko genituzke, baina ezinezkoa izan da. Egitarauak eta espazioak limitazioak ditu, eta horrek erabakiak hartzera eraman gaitu.”
Gainera, taldeak adierazi du lanen aniztasunak aukeraketa zaildu duela: “Lan oso anitzak jaso ditugu formatu zein eduki aldetik, eta beraz, zaila izan da taldekide bakoitzaren gustuak kanpoan utzi eta lanak objetibotasunez baloratzea. Hale ere, lortu dugula uste dugu, eta esango nuke jaialdiaren ezaugarrietako bat aniztasuna izango dela.”
Aipatu dute, bereziki, euskararen eta emakumeen presentzia bermatuko dela jaialdian eta horrek poz handia ematen diola antolakuntzari. Bestalde, egile hasi berriei aukera ematen dien jaialdia ere izango dela adierazi dute: “Hasi berriak diren egileen lanak proiektatuko dira, eta horretaz gain, ikusle izango diren euskal zinemaren jarraitzaileei formakuntza teknikoago bat emango diegu, esperientzia berri bat”, aurreratu dute.
Ikusiko duzuen moduan, aurten, iaz baino film gutxiago izango dira finalean, hain zuzen zortzi Sail Ofizialean eta beste zortzi Ikasle Sailean. “Ikusleen onerako hartu dugun neurria izan da film kopurua murriztearena, proiekzioa luzeegia izan ez dadin. 18. edizio honetan, gainera, hiru sari berezi izango ditugu, eta horiek egitaraua osatuko dute”, dio produkzio taldeak.
FINALISTAK:
- SAIL OFIZIALA
- Komando Marmitako – Uxue Botas & Ane Nafarrate
- Plazer Bat – Sonia Estévez Fernández
- Hor Konpon – Jone Arriola
- Utländsk – Alba Lozano
- 29 de febrero – Diego Fandos
- Gure oilarra kanpoan da – Carlota Galilea
- Planetagatik – Eneko Muruzabal Elezcano
- Bidean – Imanol G. Gurrutxaga
- IKASLE SAILA
- Patrimonio – Aitor Abio
- Enarak – Paula Moreno
- Lotura Debekatuak – Nahia Cisneros Gomez
- Trabatutak – Gorka Granado Terrones
- Larramendi – Dani Nespereira Rojo
- Argi Ta Garbi – Aner Olaizola & Danel Ezpeleta
- Pesadilla en Nueva York – Yaiza González Gallego
- Erlojuaren Orratzak – Markel Azpeitia Alkorta
- BIDEOKLIP SAILA
- Itxoiten / Lemak – Xabier Martin Madariaga
- Esku burdin / J martina – Ximon Agirre
- Negua / Txopet – Maitane Campos Fundazuri
- Euripean / The Clayton – Asier Elgezua & Mikel Cubillo
- Hor Gaude / Neomak – Asier Elgezua & Mikel Cubillo
- Ametsen Batean / TOC – Ximon Agirre & Maria Muriedas
- John Wine / Zaparra – Koldo Aguirre
- Bi Miru Gu / TOC (Feat. Hofe) – Maria Muriedas & Ximon Agirre
- Donde / Kai Nakai – Julen de la serna Martinez
- Metxa / Kai Nakai & Akaleia – Iratxe Aguilera Barrio
- AKHELAŔE / Zilibito X Malakias – Aner Olaizola Aramendi
- Negua / Eider (Feat. Maren) – Andoni Clavo Etxaniz
- Niña soñando / Verde Prato – Maria Muriedas