Aurtengo edizioan ere, Huhezinema jaialdiarekin bat egin duten babesleek, ezinbesteko laguntzaeman dute dena aurrera atera dadin. Esan beharrik ez dago horiek gabe 18. edizioa ez litzatekeela posible izango.
Aretxabaletako Udalak, kultura eta zinemarekin duen konpromisoa erakutsi du beste urte batez. Huhezinemako babesle garrantzitsuena da, eta aurtengoan ere, Arkupe Kultur Etxeko eta Zaraia zinema aretoko zerbitzuak eskaini dituzte jaialdia aurrera atera ahal izateko.
Kolaboratzaileak:
Mundukide, beste urte batez, babesle izango da jaialdian. Ekimen komunitario eta gizarte garapenerako ezaguna den fundazioak laguntza handia emango dio aurtengoan ere Huhezinemari. Jaialdia aurrera eramateko laguntza emateaz gain, aurten ere Mundukide Saria emango duelkarteak, begirada mundu zabalera jasotzen hobekien laguntzen duen film laburrari.
Mundukide Sariaz gain, aurten ere, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren HAZI enpresa publikoak eta Huhezinemak bat egingo dute bigarren urtez HAZI Saria sustatzeko. Saria haien balioak hobekien ordezkatzen dituen film laburrari emango zaio. Eta aurten lehenengoz, Berria egunkariak Berria Saria ere emango du emakumearen presentzia hobekien islatzen duen lanari. Hau da, emakume zuzendari batek eginikoa denari edo emakumearen papera eta berdintasuna bultzatzen duenari. Beti ere, euskaraz bada.
Laguntzaileak:
Lehenik eta behin nabarmentzekoa da jaialdian DANOBATGROUP, LABORAL Kutxa, AZK, Arteman eta MLAKOOP entitateek emandako babes ekonomikoa. Horiek dira babesle nagusiekin batera Huhezinemaren diru iturri nagusia.
Ondoren, komunikabideak ere garrantzi handia dute babesleen artean; EITB, Goiena, Hamaika, Berria eta Zinea dira. Hauek, Huhezinema jaialdiaren antolakuntza prozesuan lagundu dute, bannerrak eta albisteak zabalduz.
Bestalde, Ausolan, Alzola eta Kaiku ere jaialdiaren babesleen artean daude, eta egitaraua aurrera eramateko beharrezkoak diren produktuekin lagunduko dute. Ausolanek oso garrantzitsua den katering zerbitzua emango du, Alzolak ura, eta Kaikuk irabiakiak zein bestelako produktuak.
Azkenik, kartelean presentzia eduki ez arren, sarietan presentzia handia edukiko dute hainbat esperientziek, eta horien babesletza ere eskertzekoa da. Esker bereziak Zezilionea jatetxeari, Cabañas en los árboles zuhaitz etxolen enpresari eta Yako Surf Eskolari. Goraipatu baita ere Sukha, Goiko Errota eta Jausoro hotelak, jaialdiko gonbidatuei egonaldia bermatuko dietelako.