HUHEZINEMA 17: BABESLEAK

Aurtengo edizioan ere, Huhezinema jaialdiarekin bat egin duten babesleek, ezinbesteko laguntza eman dute dena aurrera atera dadin. 

Jaialdiaren antolatzaileak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzia Fakultateko (HUHEZI) 4. Mailako ikus-entzunezko ikasleak dira, eta “Kultur ekitaldiak antolatu eta ekoiztea” deituriko modulua bilakatu da Huhezinema. Guztira 20 ikaslek antolatu dute, Iban del Camporen (jaialdiaren koordinatzailea) eta Idoia Astigarragaren (moduloko koordinatzailea) laguntzarekin.

Jaialdiaren babesle nagusiak: 

Aretxabaletako Udala, kultura eta zinemarekin duen konpromisoa erakutsi du beste urte batez. Huhezinemako babesle garrantzitsuena da eta aurtengoan ere bai Arkupe Kultur Etxeko eta Zaraia zinema aretoko zerbitzuak eskaini dituzte jaialdi hau aurrera atera ahal izateko.

Kolaboratzaileak:

Mundukide, beste urte batez, gurekin izango da jaialdian. Ekimen komunitario eta gizarte garapenerako ezaguna den fundazioak babesa eman dio Huhezinemari kolaboratzaile gisa. Aurten ere Mundukide saria emango dugu, munduarekin konpromiso handiena erakutsiko duen film laburrari. 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailaren HAZI enpresa publikoak, landa berrikuntzari eta garapenari ematen dion bultzadagatik ezaguna, kolaboratzaile gisa elkartu da Huhezinemara, eta kultura ekitaldieri ematen dien laguntza islatu du. Aurtengoan lehen aldiz, HAZI saria emango dugu eta azken urtetan banatu ditugun Eusko Label produktuen saskiak irabazleentzat eta azken eguneko luntxerako edarien zerbitzua ere eskeiniko dituzte.

Laguntzaileak:

Lehenik eta behin, komunikabideak; EITB, Goiena, Hamaika, Berria, Zinea eta Gaztezulo dira. Hauek, Huhezinema jaialdiaren antolakuntza prozesuan lagundu digute, bannerrak eta albisteak zabalduz. Hauen barruan, Berriari goraipamen berezi bat eman nahi diogu, aurten ere bai, Huhezinema saria osatuko dutelako berriako harpidetza eta produktu sorta bat eskeiniz.

Bestalde, Jausoro eta Goiko Errota ostatuak beraien ekarpena egin dute jaialdia aurrera atera ahal izateko. Gonbidatuentzat logelak eskaini dituzte, jaialdiko aurkezleak, gonbidatuak eta zuzendariak, jaialdiaren azken egunean bertan atseden hartu dezaten.

Ausolan eta Kaikuren, ekarpena ere  nabarmentzekoa da. Bi enpresa hauei esker, jaialdian gosari, lunch eta askariak eskaini ahalko ditugu. 3 egunean zehar, janaria eskainiko digute gonbidatu langile eta ikusleei jaialdian zehar.

Yako Surf Eskolak, Cabañas en los árboles eta SPA Jardines de Albiak berriz, 100 eurotan baloratutako ikusleen sari bana banatuko dute.

Azkenik, goraipamen berezia Arteman, Centa, Enea, Fagor Automation, Ogeita4 Camera Solution, eta DanobatGroupek, babesleen zerrendarekin bat egin dutelako.