HEMEN DA 17. HUHEZINEMA!

Hasi da atzera kontua, astebete baino gutxiago falta da. Datorren asteazkenean hasiko da Huhezinemako 17. edizioa, eta prest dago aurtengo egitaraua: tailerrak, masterclassak, filmak, kontzertuak eta abarrekin zuzenean Aretxabaletan gozatzeko aukera.

Urtarrilaren 24tik 26ra ospatuko den Euskal Film Laburren jaialdian, 21 film labur eta 10 bideoklipen proiekzioak, sari banaketak, kontzertuak eta hainbat masterclass ikusteko aukera egongo da Aretxabaletako Arkupe aretoan. Bestalde, Jon Elizegiren masterclass-a, ikus-entzunezko fakultateko platoan egingo da. Herriko plazan, berriz, poteoa, Jasan Taldearen kontzertua, lunch-a eta DJ Rosamari.

Urtarrilak 24 asteazkena, Ikasle saila aurten oso berezia da guretzat, hirugarren urtez, sail hau euskal zinema eskola desberdinetako ikasle guztiei zabaldu baitzaie, HUHEZIko ikasleetatik harago. Eguna, Paul Urkijo eta Mattin Aierbe adituen Masterclassarekin hasiko da. Arratsaldean, ikasleen saileko film laburrak ikusi ahalko ditugu. Azkenik, asteazkenetan Aretxabaletan pintxo potea egin ohi denez, poteo baten bidez itxiera emango diogu egunari.

Urtarrilaren 25ean, osteguna, Bideoklip Sailen proiekzioak ikusi ahal izango dira. Arratsaldea ‘Bihotza negar’ bideokliparen estrenoarekin hasiko da. Ondoren, Asier Renteriaren eskutik, masterclassa egongo da bertaratzen direnentzat. Eguna borobiltzeko, Jasan taldearen kontzertua egongo da (Arkupen).

Urtarrilaren 26a, ostirala izango da jaialdiko egun handia. Arratsaldean ekingo diogu egitarauari, sail ofizialaren proiekzioarekin. Emanaldia sail ofizialerako hautatuak izan diren 10 film laburren emanaldiarekin hasiko dugu, hiru zatitan banatuta, eta tartean bi atsedenaldi eginez. Finalera iristea lortu duten fil horein zuzendari gehienak bertan izango dira euren lanak aurkezten. Proiekzioak amaitzean, arratsaldeko 19:30ean, sari banaketa egingo dugu; bertan elkartuko gara jaialdira bertaratutako guztiok. Ekitaldia borobiltzeko, Ausolanen eskutik luncha egongo da. Jaialdiari festa giroan emango diogu amaiera, eta DJ Rosamarirekin (Arkupen bertan). 

Ekintza guztiak doakoak eta irekiak izango dira, eta jaialdian zehar, bidelagun izango ditugu Albina Sturdust, Kepa Errasti, Ane Urresti eta Iker Mateo aurkezle lanetan.

Egitaraua, egunez egun:

URTARRILAK 24, ASTEAZKENA ( IKASLE SAILA)

11:00 – Masterclassa: Paul Urkijo

13:30 – Masterclassa: Mattin Aierbe

16:00 – Ikasle Sailaren proiekzioa I

18:00 – Ikasle Sailaren proiekzioa II

URTARRILAK 25, OSTEGUNA (BIDEOKLIP SAILA)

16:30 – “Bihotza negar” Bideokliparen estrenoa

17:00 – Masterclassa: Asier Renteria

18:30 – Bideoklip Sailaren proiekzioa 

20:00 – Kontzertua: Jasan Taldea

URTARRILAK 26, OSTIRALA (SAIL OFIZIALA)

15:00 – Sail Ofizialaren proiekzioa I

16:30 – Sail Ofizialaren proiekzioa II

18:00 – Sail ofizialaren proeikzioa III

19:30 – Sari banaketa

20:30 – Lunch-a

21:00 – DJ Rosamari