Gure jaialdia ezin izango litzateke ulertu aurkezleen laguntzarik gabe. Albina Stardust, Kepa Errasti, Iker Mateo eta Ane Urresti izango dira aurtengo Huhezinema jaialdia aurkeztuko dutenak.
Albina Stardust trabesti jaio zela dion artista bat da. Artista nafarrak 2018an egin zuen debuta Iruñako LGBTIQ+ Festa batean. Feminate gazte moderno, dibertigarri eta pretentsiorik gabeko bezala erakusten du bere burua. Huhezinema jaialdiko aretoa distiraz eta irrafarrez beteko ditu bideoklip eta musika egunean, urtarrilaren 25ean.

Kepa Errasti Aretxabaletako aktore eta zuzendari ezagunak, Huhezinemara, sail ofizialeko egunean gerturatzen diren ikus-entzuleak bereganatzen ahaleginduko da berak aurkezteko duen modu umoristikoarekin, urtarrilaren 26an. Errastik, ikus-entzuleentzako, jaialdiko une bakoitza une zirraragarria bihurtuko duela ziurtatu dezakegu, izan ere, Huhezinema jaialdian bigarren urtez aurkezle modura lanean arituko bai da.

Azkenik, Ane Urresti eta Iker Mateo izango ditugu gurekin. Mondragon Unibertsitateko, Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleak dira, hirugarren mailakoak, eta ikasle egunean, urtarrilaren 24an egongo dira aurkezle lanak egiten. Ane eta Iker, ikasle onak izateaz gain, Huhezinemako aurkezle modura esperientzia handia biltzen ari den bikotea da, izan ere, bigarren urtez jarraian izango dira Huhezinemako aurkezle lanetan.

Goi mailako aurkezle hauekin, Huhezinema prest da beste edizio zirraragarri bati ekiteko.