XVII. EDIZIOKO EPAIMAHAIA PREST!

Huhezinemako XVII. edizioko epaimahaikideak konfirmatuta daude jada. Aurten ere, hiru sailetan epaimahai ofizialak indar handia izango badu ere, babesle batzuen ordezkariak eta ikasleek ere sari batzuen irabazlea erabakiko dute. 

EPAIMAHAI OFIZIALA:

Maider Oleaga – Dokumental zuzendari eta gidoilaria

1976an jaio zen zuzendari eta gidoilari Bilbotarra da. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, eta zinema-zuzendaritzan diplomatu zen ECAMen, Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolan. 2015ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasketa Feminista eta Generoko Masterra egin zuen.

Egin dituen lanen artean: “Amaren Ideia” film dokumentala, “Muga deitzen da pausoa”, eta 2021. urtean zinemaldian aurkeztu zuen “Kuartk Valley” dokumentala dira. Maider Oleagak Euskal Gidoigileen Elkartea saria irabazi zuen, Donostiako zinemaldian euskal ekoizpeneko fikziozko film luze onenaren saria. 

Izibene Oñederra – Animaziozko film egilea

Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. 1979. urtean jaio zen Azkoitiarrak,  eskuz egindako animaziozko filmak sortu eta ekoizten ditu, beste errealizadore batzuen proiektuetan parte hartzeaz gain.

Egin dituen lanen artean: “Hotzanak, for your own safety”, “Kutxa Beltza”, eta  “Hezurbeltzak, una fosa común” dira, azken honek sari ugari jaso ditu nazioarteko jaialdi ospetsuetan. MAPA kolektiboko kidea da, eta gaur egungo zinemari buruzko jardunaldiak antolatu zituen Donostiako Arteleku zentroan. Horretaz gain, Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederren Fakultateko Pintura Saileko eta Arte eta Teknologia Saileko Graduko irakasle da.

Ramon Agirre – Aktorea

1954ean jaiotako Euskal aktore, umorista eta idazle Donostiarra da. Valladoliden arkitektura ikasketak egin arren, Interpretazio ikasketak egin zituen Antzertin, Eusko Jaurlaritzako Arte Dramatikoko Eskolan, eta 1983. urteaz geroztik, aktore bezala egin du lan zinema, antzerki eta telebista alorrean.

“Irati” filma, “Aupa Etxebeste!”, eta “Handia” filmetan parte hartzeaz gain, Go!azen eta DBH telesailetan egin du lan. Horretaz gain, Michael Haneke zinema-zuzendari ezagunaren “Amour” filmean parte hartu zuen. Film honek 2012ko Cannesko Zinemaldiko Urrezko Palma saria irabazi zuen. 2018ko Donostiako Zinemaldian Zinemira Saria jaso zuen Agirrek.

Epaimahai ofizialak honako sarien irabazleak erabakiko ditu:

SAIL OFIZIALA

  • HUHEZINEMA saria: 800€
  • Aktore onenaren saria: 150€

IKASLE SAILA

  • Ikasle film onenaren saria: 300€
  • MU Saria: 200€

Aktore onenaren saria: 150€, HAZI saria: 600€ eta Mundukide Saria: 700€ transbersalak dira, hau da, hiru sailetako finalisten artean aukeratuko da irabazlea.

BIDEOKLIP SAILA

  • Bideoklip onenaren saria: 300€

OHARRA

Ikusleek, Huhezineman parte hartze handia izango dute, sail bakoitzean 100 eurotan baloratutako 3 sari emango dituztelako. Horrez gain, gure ekitaldian, Mundukide saria emango da, 700€ko saria eta epaimahai ofizialak emango du, Mundukideko ordezkari batekin batera. Hazi Saria, 600 €ko saria + Eusko Label produktuen saski bat, eta Mundukide sarian bezala, epaimahai ofizialak emango du, Haziko ordezkari batekin batera. Horrez aparte, Mondragon Unibertsitateko ikasleak aukera izango dute epaimahai bat sortzeko eta Ausart saria emateko, 350€-ko saria banatuko dute diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako filmari.