HUHEZINEMA JAIALDIAREN PARTE HARTZEA

Huhezinema Euskal Film laburren jaialdira lanak bidaltzeko epea amaitu da, eta guztira 81 film labur eta bideoklip aurkeztu dira. Lan hauek horrela banatu dira: Gipuzkoa (27), Bizkaia (28), Araba (11), Nafarroa (5), Lapurdi (1), eta Euskal Herriko kanpokoak (9). Horietatik 42 proiektu,  euskarazkoak dira.

SAIL OFIZIALA

Sail ofizialean 48 film labur aurkeztu dira, hauen artean Gipuzkoatik 11 film labur, Bizkaiatik 21, Arabatik 8, Nafarroatik 3, Lapurditik bakarra, eta Euskal Herritik kanpo bizi diren 5 zuzendariren lanak aurkeztu dira. Sail honetan jasotako lanen artean 19 euskarazkoak dira, animaziozko 5 proiektu aurkeztu dira eta 10 dokumental labur.

 IKASLEEN SAILA

Ikasle sailean 20 lan aurkeztu dira, hauen artean Gipuzkoatik eta Bizkaiatik lan kopuru berbera entregatu dituzte, probintzia bakoitzetik 4. Araba eta Nafarroatik lan bana aurkeztu dute, eta Euskal Herritik kanpoko hiru lan jaso ditugu. Hauen artean, 14 Euskaraz egindakoak dira. Animaziozko proiektu bakarra aurkeztu da eta dokumentalak berriz 11 izan dira. Horrez gain, aurkeztutako lanetatik, 9 MUkoak izan dira.

 BIDEOKLIPEN SAILA

Bideoklip sailean 13 lan aurkeztu dira, hauen artean Gipuzkoatik 6, Bizkaiatik 3, Arabatik 2, eta Lapurditik eta Nafarroatik bakarra jaso dugu. Hauen artean 9 euskaraz egindako daude abestiak.

Amaitzeko, Huhezinematik, eskerrak ematea gustatuko litzaiguke zuen proiektuak eta sormena jaialdiarekin partekatzeagatik. Aurten jasotako dugun lan kopuru handiagatik eta  hauen kalitate maila altuagatik zaila izan da aukeraketa egitea.