BERRIA BIGARREN URTEZ HUHEZINEMAREKIN

Tokiko zinema-eszenarako bultzada batean, Berria komunikabideak, Huhezineman babesle gisa parte hartuko duela iragarri du. Honek, Berriak kultura eta artearekiko duen konpromisoa erakusten du; ikus-entzunezkoen euskal talentu berrien defendatzaile gisa duen jarrera sendotuz. 

Horrela, BERRIA, HUHEZINEMAko hedabide babesle gisa jaialdiari berebiziko ikusgarritasun emango dio. Horrekin batera, Huhezinema saria osatuko du BERRIAren harpidetza eta produktu sortarekin.   

Berriak, gaiarekiko konpromisoa harago eramatea erabaki du, zinema independentearen ekitaldi bat babestean. Huhezinema jaialdia, talentu sortzailearen erakusleiho bat da, industrian izen bat lortu nahi duten zinemagile eta eduki sortzaileei plataforma bat eskaintzen duena.

Lankidetza honek Euskal Herriko hedabide eta tokiko kultura-ekitaldi garrantzitsuenen arteko lankidetzaren garrantzia nabarmentzen du, sormen eta adierazpen artistikoa hedatzen duten ekosistema bat bultzatuz.

Azkenik, esan beharra daukagu, BERRIA berritu egin dela, hasi webgunetik eta papereraino. Jauzi kualitatibo bat egin du modu digitalean lan egitera igaro baita, horrek dakarren guztiarekin.  Helburua irakurleei eta babesleei zerbitzu informatibo hobea eskaintzea da, papereko edizioa hartzen dutenek ere berrikuntza nabarituko duten egunkariaren webgunea azalberritu du. Berria hedabideak, apustu digitala egin du, azpiegitura informatikoa berrituz eta euskaldunei sarean kalitatezko informazioa eskaintzea helburuarekin. Jauzi horrek, baina, babesa behar du, eta 2025erako 3.000 BERRIAlagun berri egiteko erronka ipini diote beraien buruari. Izan ere, BERRIAk bere eduki guztiak irekian ematen ditu, eta, beraz, hori posible izan dadin, BERRIAlagunak behar ditu.