“Jaialditik ahalegin berezia egiten dugu aurrekontuko diru gehiena sarietara bideratzeko. Azken urteetan, sail ofizialeko 10 finalisten artean dirua banatzen dugu, jaialdia euskal zinemagileen arteko topagunea izan dadin. Aurtengo ikasle antolatzaileen taldetik jasotako ideia zaparradaren ondoren, berrikuntza berri bat gehitzea erabaki dugu, eta Aktore Onenaren Saria emango dugu”, azpimarratzen du jaialdiaren koordinatzailea den Iban Del Campok.
Aurtengo Huhezinema jaialdian, hiru lehiaketa sail desberdin egongo dira: Sail Ofiziala, Ikasleen Saila eta Bideoklip Saila.
Azken urtetan egin dugun ahaleginarekin jarraituz, Sail Ofizialean aukeratutako 10 finalista guztiei 150 euro emango dizkiegu, guztira 1.500 euro.
Eta beste bi sari irabazteko aukera izango dute: epaimahai ofizialak Huhezinema Saria emango dio euskarazko film labur onenari, eta dirulaguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako film onenari, Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahaiak emango du Ausart Saria.
Ikasleen Sailen beste bi sari banatuko ditu epaimahai ofizialak. Ikasleen Film Onena eta MU Saria, MUko ikasleek aurkeztutako filmak bakarrik izango direlarik hautagai.
Bideoklipen Sailean berriz, epaimahai ofizialak sari bakarra banatuko du, bideoklip onenari.
Gainera, hiru sailen artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak hoberen lantzen duen lanari Mundukide Saria emango zaio. Film eta bideoklip guztien artean aktorerik onena izan denari aktore onenaren saria emango zaio. Eta azkenik, aurtengo beste berrikuntza gisa Hazi Saria entregatuko da. Mundukide, Aktore Onena eta Hazi Saria transbersalak izango dira.
Hiru sailetan ikusleen iritziak garrantzi handia du, eta ikusleen bozkatutako lanen artean hiru sari banatuko ditugu.
Guztira, 4.000 euro baino gehaigo banatuko ditugu saritan.
Jaialdiaren inguruko edozein zalantza izanez gero, edo lan taldearekin hitz egiteko premia izanez gero, jarri gurekin harremanetan.