IREKI DUGU 13. HUHEZINEMAN FILM LABURRAK AURKEZTEKO EPEA

2020ko martxoaren 25etik 27ra ospatuko da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Film laburren jaialdi batek ezinbestean behar ditu film laburrak, eta beraz, ireki dugu jaialdiko sailetara lanak aurkezteko epea. Edozein lan bidali aurretik, eskertugo genizueke sail bakoitzeko oinarriak arretaz irakurriko bazenuten. Anima zaitez eta zorte on!

Mondragon Unibertsitateko ikasleak Donostiako Zinemaldian epaimahaikide

Ikasturte berria hasi da eta urtero legez, Donostiako Zinemaldia ate joka dator. Eta hirugarren urtez gauzatuko da Zinemaldian baitan antolatzen den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren eta Huhezinema jaialdiaren arteko lankidetza: hirugarren aldiz proiektatuko ditugu Huhezineman, Donostian saritutako nazioarteko ikasleen film laburrak. Irailaren 25 eta 30 bitartean egingo da Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI Topaketa Donostiako Zinemaldiaren baitan….

Huhezinemako film irabazleak Ordizian

<p><a href=”https://vimeo.com/173738655″>Beti bezperako koplak [Trailer]</a> from <a href=”https://vimeo.com/user12274024″>Kimuak</a&gt; on <a href=”https://vimeo.com”>Vimeo</a&gt;.</p> Ekainak 15, arratsaldeko 7.30etan, Ordiziako Herri Antzokian. Horra aurtengo hitzordua. Azken urteetan egin duguna bezala, Ordiziako Udalaren lankidetzari esker, Huhezinema 2017 jaialdiko film labur irabazleen emanaldia antolatu dugu.  Filmen emanaldiaren ondoren solasaldia ere egongo da hainbat film laburren egileekin (“Portratit” film laburreko Iñaki Tena; “Krispetak” eta…

Gaztambide gidoigintzaz

Michel Gaztambide eskarmentu handiko gidoilaria izan genuen joan den maiatzean Huhezineman gidoigintzari buruzko master class bat ematen. MU Telebistari eskerrak bideo hau editatzegatik!!! Gaztambidek zinemarako lehendabiziko lana 1990ean egin zuen, gidoilari-kide gisa. Gaztambidek Julio Medem (Vacas, 1992) eta Enrique Urbizu (La caja 507, 2002, La vida mancha, 2003, No habrá paz para los malvados, 2011)…

Gaztambide gidoigintzaz Huhezineman

Aurtengo Huhezinema jaialdiko programazioari amaiera ezin hobea emateko, Michel Gaztambide arituko da gidoigintzaz datorren astean. Zazpigarren edizioko ekitaldi eta emanaldi gehienak martxoaren 26, 27 eta 28an egin dira eta Gaztambideren hitzaldia zor genizuen. Antolatzaileok ilusio eta plazer handiz prestatu dugu zazpigarren edizio honetako ekitaldi esanguratsuenetakoa, ikus-entzunezkoen arloan murgilduta dabiltzan profesional zein ikasleentzat aukera paregabea delakoan. Hitzordua: Hitzaldi-mintegia…

Hilabete bat geratzen da filmak bidaltzeko

Huhezinema euskal film laburren jaialdiaren 7. edizioan parte hartzeko asmoa baduzu, gorriz markatu agendan otsailaren 14a. Dagoeneko 45 film labur jaso ditugu!!! Horietako 43 Movibeta online plataformaren bitartez eta beste biak posta bidez.  Oraindik postaz lanen bat edo beste iristen zaigu. Argazkian aurten jaso dugun lehena. Otsailaren 14a izango da 2014ko jaialdirako entolatu ditugun hiru lehiaketetan…

Euskarazko film labur onena, Ekaitza

Aurtengo Huhezinemak Euskarazko Film Onenaren Saria (Goiena Saria) jaso du Alberto Gastesi zuzendari donostiarraren Ekaitza lanak. Loreto Mauleonek eta Aitor Beltranek egin dituzte aktore lanak. Gainera, Huhezinemako sari-banaketa ekitaldira bertaratu zen Mauleon, Gastesirekin batera. Neguko goiz euritsu eta hotz batean, biak gurutzatzen dira Donostiko hondartzetan, zubietan eta kaleetan. Erakarrita sentitu eta elkar jarraitzen ari direla dirudi,…

Huhezinemak baditu irabazleak

10 film labur finalisten emanaldiarekin eman zitzaion atzo Huhezinema 2012 jaialdiari itxiera. Aretxabaleta Arkupe Kultur Etxean egin zen proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia eta bertan egon ziren film labur finalisten hainbat zuzendari. Alberto Gastesi, Ekaitza eta Istmo film laburren zuzendaria Loreto Mauleonekin, Ekaitza film laburreko aktoresarekin etorri zen. Haritz Zubillaga She´s lost control filmaren egilea,…

Huhezinemak Eiken Saria emango du!

         Eikenbank 2011ko sari banaketa ekitaldia. Eiken, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, aurtengo Huhezinema jaialdiko babesle nagusietako bat izango da, Aretxabaletako Udalarekin eta Kutxarekin batera. Horren ondorioz, Eiken Saria banatuko da aurtengo Huhezineman aurreneko aldiz. Eiken Sari hori, hau da, Ekoizpen Onenaren Saria, nori eman epaimahai ofizialak erabakiko du. Eiken saria jasotzen duen filmaren ekoizleak Eikeneko bazkide…