Aurtengo Huhezinemak Euskarazko Film Onenaren Saria (Goiena Saria) jaso du Alberto Gastesi zuzendari donostiarraren Ekaitza lanak. Loreto Mauleonek eta Aitor Beltranek egin dituzte aktore lanak. Gainera, Huhezinemako sari-banaketa ekitaldira bertaratu zen Mauleon, Gastesirekin batera. Neguko goiz euritsu eta hotz batean, biak gurutzatzen dira Donostiko hondartzetan, zubietan eta kaleetan. Erakarrita sentitu eta elkar jarraitzen ari direla dirudi,…