HUHEZINEMA 18: JASOTAKO LANEN EZAUGARRIAK

Itxi zen jada Huhezinema Euskal Film laburren jaialdira lanak bidaltzeko epea. Guztira, 94 lan jaso ditugu. Zorionak eta eskerrik asko izen eman duzuen guztioi, berri honetan xehatuko ditugu lan horien ezaugarriak. Lan guztien erdia baino gehiago Sail Ofizialean aurkeztu dira, guztira 49 lan. Horrez gain, ikasleak ere animatu dira haien lanak eta proiektuak bidaltzera, lan…

18. EDIZIOKO SARI BEREZIAK: MUNDUKIDE, HAZI ETA BERRIA SARIAK

Jarriak gara 2025eko Huhezinemari begira. Jaialdia urtarrilaren 22tik 24ra izanik, antolatzaileok begi bistan dugu dagoeneko, eta berezia izango den 18. edizio honetan, sari bereziak ere izango ditugu: Mundukide, HAZI eta Berria Sariak. Web orrian jada sortu dugu sari horien xehetasun guztiak biltzen dituen atala. Labur esanda, sari hauek emateko, epaimahaiak ez du kontuan hartuko lana…

HUHEZINEMA 18: LANAK BILDALTZEKO EPEA ZABALIK!

Ireki da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko 18. edizioan parte hartzeko epea. Aurten, urtarrilaren 22tik 24ra ospatuko dugu jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman. Jaialdi hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusia da, urtero, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde berri batek hartzen duela parte antolakuntzan. Lehiaketan parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da eta…

URTARRILAK 26 HUHEZINEMA KRONIKA

Itziar Leemans ‘Ximinoa’ izan da aurtengo HUHEZINEMA SARIko irabazlea! Gaur izan da Huhezinemaren egun handia! Ikasle eta bideoklip sailez gozatu ondoren, Sail ofizialarekin eman diogu amaiera jaialdiari. Beste urte batez, jaialdia aurrera atera ahal izan dugu, Euskal Herriko zinemagileei esker. Maila altua izan dugu aurten, nabarmentzekoa izan da ikusleen asistentzia, egunero Arkupe arkupe aretoa betez….

URTARRILAK 25 HUHEZINEMA KRONIKA

Musika eta distiraren eguna Huhezineman! Bideoklip sailarekin ireki da gaur Huhezinemaren bigarren eguna. Albina Stardust, lehen mailako aurkezlea izan dugu jaialdia aurkezten, eta distiraz eta alaitasunez bete du Arkupe Aretoa. Hasteko, “Bihotzak negar” bideoklipa proiektatu da ikusleen aurrean lehen aldiz. Ondoren, Asier Renteriaren eskutik, masterclassa izan dugu bertaratu direnek soinuaren inguruan ikasi ahal izan dute,…

URTARRILAK 24 HUHEZINEMA KRONIKA

Masterclassen eta musikaren erritmoan! Hasiera biribila izan du Huhezinemako 17. edizioak, Paul Urkijo zinemagileak eta Ogeita4ko Mattin Aierbe adituak emandako masterclassekin. Urkijok, bere ideien sormena, eta ideia horiek bere Ibilbide profesionalean nola burutu dituen azaldu ditu. Goraino bete du Aretxabaletako Arkupe aretoa, bere bizipenak eta esperientzia azaldu duen hitzaldian. Bestalde, Aierbek, Mondragon Unibertsitateko ikasleentzat, Arri…

HUHEZINEMA 17: BABESLEAK

Aurtengo edizioan ere, Huhezinema jaialdiarekin bat egin duten babesleek, ezinbesteko laguntza eman dute dena aurrera atera dadin.  Jaialdiaren antolatzaileak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzia Fakultateko (HUHEZI) 4. Mailako ikus-entzunezko ikasleak dira, eta “Kultur ekitaldiak antolatu eta ekoiztea” deituriko modulua bilakatu da Huhezinema. Guztira 20 ikaslek antolatu dute, Iban del Camporen (jaialdiaren koordinatzailea) eta Idoia…

HEMEN DA 17. HUHEZINEMA!

Hasi da atzera kontua, astebete baino gutxiago falta da. Datorren asteazkenean hasiko da Huhezinemako 17. edizioa, eta prest dago aurtengo egitaraua: tailerrak, masterclassak, filmak, kontzertuak eta abarrekin zuzenean Aretxabaletan gozatzeko aukera. Urtarrilaren 24tik 26ra ospatuko den Euskal Film Laburren jaialdian, 21 film labur eta 10 bideoklipen proiekzioak, sari banaketak, kontzertuak eta hainbat masterclass ikusteko aukera…

HUHEZINEMA XVII: AURKEZLEAK

Gure jaialdia ezin izango litzateke ulertu aurkezleen laguntzarik gabe. Albina Stardust, Kepa Errasti, Iker Mateo eta Ane Urresti izango dira aurtengo Huhezinema jaialdia aurkeztuko dutenak.  Albina Stardust trabesti jaio zela dion artista bat da. Artista nafarrak 2018an egin zuen debuta Iruñako LGBTIQ+ Festa batean. Feminate gazte moderno, dibertigarri eta pretentsiorik gabeko bezala erakusten du bere…