Aurtengo gonbidatua, Asier Altuna

Huhezinemako aurtengo hitzaldia Asier Altuna (Bergara, 1969) zinegileak eta gidoigileak eskainiko du maiatzaren 9an, asteazkena, Huhezi fakultateko kaperan (Eskoriatza), 17:30ean hasita. Hainbat film luze eta labur egin ditu Altunak; Aupa Etxebeste! (2005), Topeka (2004), Terminal (2002), 40 ezetz (1999) eta Txotx (1997), beste batzuen artean. Gainera, hainbat lan egin ditu Telmo Esnalekin batera. Hitzaldi berezia…

Huhezinemako aurkezleak ere prest!

Iristear da Huhezinema 2012, eta jaialdiak iraungo duen egun horietarako aurkezleak ere baditugu dagoeneko. Iazko antzera, bi aurkezle bikote izango dira gurean. Batetik, Odei Esnaola eta Maider Juaristi Huheziko ikus-entzunezko komunikazioko ikasleek egingo dituzte aurkezle lanak. Bestetik, ETBko Gaztea saioko aurkezle Ainhoa Vitoria eta Xabi Unanue izango dira oholtzan. Hala, hilaren 8ko, astearteko, Huhezinemaren irekierako…

Huhezinemak Eiken Saria emango du!

         Eikenbank 2011ko sari banaketa ekitaldia. Eiken, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, aurtengo Huhezinema jaialdiko babesle nagusietako bat izango da, Aretxabaletako Udalarekin eta Kutxarekin batera. Horren ondorioz, Eiken Saria banatuko da aurtengo Huhezineman aurreneko aldiz. Eiken Sari hori, hau da, Ekoizpen Onenaren Saria, nori eman epaimahai ofizialak erabakiko du. Eiken saria jasotzen duen filmaren ekoizleak Eikeneko bazkide…

Huhezinema 2012ko epaimahaia, osatuta!

Aurtengo Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko epaimahaia osatzen dute Aitor Gutierrezek, Beñat Sarasolak, Maialen Sarasuak eta Miguel Gomez Tejedorrek. Horiek banatuko dituzte lau sari; lehiaketa ofizialean, Euskarazko Lan Onenaren Saria, Film Labur Onenaren Saria eta Produkzio Onenaren saria, aldiz, ikasleen lehiaketan Film Labur Onenaren Saria. Hemen epaimahaikideen ibilbidearen inguruko informazioa: Aitor Gutiérrezek telebistarako saio desberdinetan…

Huhezinemako finalistak!!!

Hauek dira Huhezinema 2012ko finalistak. Zorionak finalistei eta milesker guztioi jaialdian parte hartzeagatik. Laster programazioari buruzko xehetasun gehiago. _________________________________________________________________________________ Éstos son los finalistas del festival Huhezinema 2012. Felicidades y mil gracias a todos los participantes. En breve, más detalles sobre la programación del festival. Ekaitza (Alberto Gastesi), Ismalia (Xabier Cereceda-Hoz), Zeinek gehiago iraun (Gregorio Muro), Superzebraman (Javier Urtasun), Istmo…

Huhezinemako kartel berria!!!

Aurtengoan bigarren aldiz, kartel lehiaketa antolatu dugu Huhezinemaren irudiaren bila eta jendearen partehartzea bultzatzeko asmoz. 32 kartel jaso ditugu guztira eta Beñat Flores-ek aurkeztutako kartela gailendu da aurtengoan. Beñat, Huheziko Ikus-entzunezko 2. mailako ikasketak egiten ari da orain. Esker mila parte hartu duzuen guztioi eta, Zorionak Beñat! 130 LAN JASO DITUGU V. HUHEZINEMAN Azken orduan…