Azken edizioetan bezala, aurten ere Bideoklip Saila izango dugu Huhezineman. Ikus-entzunezko formatu honen erakuslehio izan nahi du sail honek, baita euskal produkzioak balioan jartzeko gunea ere.
HUHEZINEMA 2026 – BIDEOKLIP SAILAREN OINARRIAK
- Zuzendarien jatorria: Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) jaioak edota Euskal Herrian bizi direnak (erroldatuta daudenak). Jatorriaren ziurtagiria aurkeztu beharko da: NAN, errolda ziurtagiria…
- Hizkuntza: Edozein hizkuntzatan egindako lanak onartuko dira.
- Ekoizpen data: 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztutako lanak izan beharko dira. Ez dira onartuko aurrez lehiaketa honetan aurkeztutako lanak.
- Lanak jasotzeko epea: 2025eko urriaren 16an irekiko da filmak jasotzeko epea, eta 2025eko azaroaren 16ra arte (23:59) irekita egongo da. Beranduago heltzen diren lanak ez dira onartuko. Lan bakoitza sail bakar batera aurkeztu daiteke.
- Sariak: Jasotako bideoklip guztien artean Aukeraketa Batzordeak hautatuko ditu Bideoklip Saileko finalistak. Hautatuak sari hauek lortzeko lehian arituko dira:
- Bideoklip onena: 300€ (Epaimahai ofizialak emango du).
- Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
- Era berean, baliteke sari gehiago egotea, beti ere babesle gehiagoren laguntza jasoz gero. * Oharra: lan batek sari bat baino gehiago jaso ahal izango ditu.
- Eskubideak: Jasotako lanen proiekzioak egiteko eskubidea izango du Huhezinema jaialdiak. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa publikoko eta sustapen muntaiak egin ahal izango dira, on-line edo off-line, helburu komertzialik gabe. Egileei aldez aurretik proiekzio horien berri emango zaie.
- Jasotako lan guztien artean, Aukeraketa Batzordeak hautaketa bat egingo du, eta hautatutako lan horiek Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman proiektatuko dira. Aukeraketa Batzordeak erabakiko du hautatutako lanen kopurua.
- Oinarrien onarpena: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
- Epaimahai Ofiziala: Ikus-entzunezko alor profesionaleko adituek osatuko dute.
- Irakurri ezin diren lanak edo kaltetutako artxiboak jasoz gero, ez ditugu kontuan hartuko hautaketarako. Egilearen ardura da ziurtatzea bidaltako artxiboak egoera onean daudela.
- Antolakuntza 2025eko abenduaren 19a baino lehenago harremanetan jarriko da jaialdian parte hartzeko hautatuak izan diren hautagaiekin, eta hautatuen zerrenda 2025eko abenduaren 31 baino lehen argitaratuko da.
- Adimen artifizialaren erabilera: Jaialdiaren antolakuntzak adimen artifiziala sormenerako laguntza gisa erabiltzea onartzen du. Parte-hartzaileek inskripzioa egitean adierazi beharko dute lanaren sorkuntza-prozesuan adimen artifiziala baliatzen duen edozein tresna edo teknologia erabili duten ala ez, eta, erabili badute, zein fasetan (adibidez: idazketa, efektu bisualak, animazioa, soinua, eta abar) eta zer helbururekin erabili duten. Jaialdiak informazio edo argibide gehigarriak eskatu ahal izango dizkie egileei.
IZEN-EMATEA
Bideoklipak Huhezinema jaialdian aurkezteko bete izen-emate orria online eta bertan txertatu zure bideoklipa ikusteko Vimeo edo Youtube esteka eta beharrezko pasahitzak. Bideoklipa hautatua izanez gero, jaialdian proiektatzeko DCP kopia edo kalitate handiko artxibo digitala eskatuko da.
Sarituak egunean bertan jakinaraziko dira, beraz, eskertuko genuke hautatutako bideoklipen egileak sari-banaketan egotea (urtarrilaren 23an).
DATUEN BABESA
Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEAK, tratamenduaren arduradun bezala, jakinarazten du emandako datu pertsonalak HUHEZINEMA jaialdiko inskripzioa eta parte-hartzea kudeatzeko tratatuko direla. HUHEZINEMAn izena emateak lehiaketan parte hartzea dakar eta, beraz, irabazle suertatzen den bideoklipa antolakuntzaren komunikazio-tresnetan emitituko dela jakinarazten da. Datuak bildu ziren helburua betetzeko eta sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar-beharrezkoa den epean gordeko dira. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita beste eskubide batzuk erabili ere dpo.huhezi@mondragon.edu helbidean, datuak babesteko informazio gehigarriarekin batera www.mondragon.edu/eu/pribatutasun-politika helbidean azaltzen den bezala.
IRUDI ESKUBIDEAK HUHEZINEMA
HUHEZINEMA jaialdian parte hartzen duten egileak eta irabazleak baimena ematen dute ekitaldian ateratzen diren argazkiak eta bideoak publiko egiteko.
19. HUHEZINEMA ekitaldi nagusian, sarituak baimena ematen dute, bertan ateratzen diren argazki eta bideoak komunikabideetan zabaltzeko. Parte-hartzaile guztiek, aurrez aurreko jardueretan, beraien irudia sustapen-helburuetarako erabiltzea baimentzen dute.
Erakundeak ez du bere gain hartuko aurkeztutako lanek egile-eskubideen arloan izan ditzaketen arau-hausteen gaineko erantzukizunik. Era berean, egile-eskubidepean dagoen musikaren erabilera deskalifikatzeko arrazoitzat hartuko da.
Bideokliparen zuzendariak (ekoizlea ere badela ulertzen da) konpromisoa hartzen du lehiaketarako obra ustiatzeko eskubide guztiak lortzeko, bai eta egileen (gidoilaria eta musikariak, egonez gero) eskubideak lagatzeko eta interpreteen irudi-eskubideak lagatzeko ere. Horrela, bideokliparen gaineko eskubide guztien jabetza bermatzen da.
KONTAKTUA
Telefonoa: 943 71 31 40
E-maila: huhezinema@mondragon.edu