Hurrengo Huhezinema jaialdia martxan jartzen dugun bitartean, 2013ko maiatzetik aurrera Goiena Telebistan emititu ziren zortzi saio ekarriko ditugu blog honetara. Huhezinemaren seigarren edizioan berrikuntza bezala Goiena Telebistak Huhezinema 2013 saioa ekoiztu zuen. Huhezi fakultateko (MU) Ikus-entzunezko komunikazioko lau ikaslek praktikak egin zituzten Goienan jaialdiari eskainitako zortzi ekoizpen hauek burutuz. Ruben Cuesta, Ander Larrañaga, Lander Diego…
Egilea: huhezinemajaialdia
Huhezinema Goiena Telebistan
Hurrengo Huhezinema jaialdia martxan jartzen dugun bitartean, 2013ko maiatzetik aurrera Goiena Telebistan emititu ziren zortzi saio ekarriko ditugu blog honetara. Huhezinemaren seigarren edizioan berrikuntza bezala Goiena Telebistak Huhezinema 2013 saioa ekoiztu zuen. Huhezi fakultateko (MU) Ikus-entzunezko Komunikazioko lau ikaslek praktikak egin zituzten Goienan jaialdiari eskeinitako zortzi ekoizpen hauek burutuz. Ruben Cuesta, Ander Larrañaga, Lander Diego…
Huhezinemarekin pozik, antolatzaileak zein parte hartzaileak
Apirilean egin dugu aurtengo Huhezinema Jaialdia. Film laburren erakusleiho bikaina izan da seigarren edizioa, eta antolatzaileak zein parte hartzaileak pozik gelditu gara zinemaldiak izan duen jardunarekin. Koldo Almandoz, aurtengo sari nagusiaren irabazlea, eta Oihan Vitoria antolatzailea mintzatu zaizkio Zinea.eu-ri. Gozatu!
HUHEZINEMAREN BERRI MU TELEBISTAN
MU Telebistaren 96. erreportajeak Huhezinema eta Euspot jaialdiak izan ditu hizpide. Bertan, sari banaketa ekitaldien irudiak zein irabazle, antolatzaile eta epaimahaikideei egindako elkarrizketak ikusi daitezke, 3 minutu inguruko ikus-entzunezko dinamiko eta erakargarrian. Aurtengo edizioari itxiera emateko modu paregabea da labetik atera berri den laburpen honetaz gozatzea. Beraz, ez galdu aukera!
Fermin Muguruza Huhezineman
[vimeo http://vimeo.com/64313471] Hona hemen, Fermin Muguruzak eta Arrate Rodriguezek “Zuloak” dokumental entzutetsuaren inguruan Aretxabaletan eskainitako mintegiaren ondoren Goiena Telebistak albistegirako egindako erreportajea. Gozatu!
Jaialdi txikien xarma
Beste behin, pasa den ostegunean Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean ospatu genuen sari banaketa ekitaldia, film laburren jaialdi txikiek duten xarma bereziaren erakusle nabarmena izan zen. Arratsalde osoan zehar proiektatutako 12 film labur finalisten zinema zuzendari guztiak gerturatu ziren Huhezinemaren itxiera ekitaldira eta horrek giro paregabea sortzea ahalbidetu zuen, esparruko profesionalen zein ikasten ari direnen artean…
Kabinaren misterioak darrai!
Azkenaldian zeresan handia sortzen dabil Aretxabaletako telefono kabina eta Huhezinema 2013ko gonbidatuek ez zuten aukera pasatzen utzi. Sari banaketa ekitaldia Aretxabaletan zela aprobetxatuz eta kontuan harturik astearte gauean apurtutako telebista bat agertu zela kabinaren gainean, Huhezinemaren irudiarekin bat eginez, jaialdira gerturatutako film labur finalisten zuzendariak bertatik pasa ziren argazkiak egitera gure aizkolariarekin. Hemen irudi bilduma:
Deus et machina filmak irabazi du sari nagusia
Koldo Almandoz donostiarrak zuzendutako “Deus et machina” film laburrak jaso du euskarazko film labur onenari dagokion Goiena saria (1.500 euro) Huhezinema Euskal Film Laburren VI. Jaialdian. Iratxe Fresnedak, Angel Aldarondok eta Beñat Eizagirrek osatutako epaimahaiak egunerokotasunaren poetikari bestelako begirada bat emateagatik saritu du Almandozen lana. Langilea egunero joaten da fabrikara lanera. Eginbehar zehatz bat egin dezakeen…
Peña herri hutsari buruzko dokumentala garaile ikasleen sailean
Aurtengo Huhezinema Jaialdian MUko Ikasleen Lehiaketako film labur onenaren sari nagusia (400 € eta saskia) ‘Peña, oroitzapen bat, bizitza bat’ dokumentalak eraman du, ikus-entzunezko komunikazioaren hirugarren mailan dauden lau ikaslek ekoiztutakoa. Aitana Duquek, Imanol Belokik, Manex Zabalak eta Lander Arregik Zangoza merindadeko (Nafarroa) mendi puntan mantentzen den herri abandonatua izan dute hizpide, dokumental hunkigarri hau egiterako orduan….