Aurtengo edizioan ere, Huhezinema jaialdiarekin bat egin duten babesleek, ezinbesteko laguntzaeman dute dena aurrera atera dadin. Esan beharrik ez dago horiek gabe 18. edizioa ez litzatekeela posible izango. Aretxabaletako Udalak, kultura eta zinemarekin duen konpromisoa erakutsi du beste urte batez. Huhezinemako babesle garrantzitsuena da, eta aurtengoan ere, Arkupe Kultur Etxeko eta Zaraia zinema aretoko zerbitzuak…
Egilea: huhezinemajaialdia
HUHEZINEMA 18: IRUDITERIA KALEAN DA!
Kalean dira 18. edizioko kartela, koloreak eta estetika berria. Zuri-beltzaren eta kolore bizien arteko kontrastea izango da kartelaren oinarria, garai bateko emakume zinegilea delarik protagonista. 2025eko Huhezinemaren iruditeria kalean da. Euskal Film Laburren jaialdiak 18. edizioa ospatuko du urtarrilaren 22, 23 eta 24an. Ikasle talde berri batek antolaturiko jaialdia izanik, iruditeria ezberdina da urtero, eta…
HUHEZINEMA 18: JASOTAKO LANEN EZAUGARRIAK
Itxi zen jada Huhezinema Euskal Film laburren jaialdira lanak bidaltzeko epea. Guztira, 94 lan jaso ditugu. Zorionak eta eskerrik asko izen eman duzuen guztioi, berri honetan xehatuko ditugu lan horien ezaugarriak. Lan guztien erdia baino gehiago Sail Ofizialean aurkeztu dira, guztira 49 lan. Horrez gain, ikasleak ere animatu dira haien lanak eta proiektuak bidaltzera, lan…
18. EDIZIOKO SARI BEREZIAK: MUNDUKIDE, HAZI ETA BERRIA SARIAK
Jarriak gara 2025eko Huhezinemari begira. Jaialdia urtarrilaren 22tik 24ra izanik, antolatzaileok begi bistan dugu dagoeneko, eta berezia izango den 18. edizio honetan, sari bereziak ere izango ditugu: Mundukide, HAZI eta Berria Sariak. Web orrian jada sortu dugu sari horien xehetasun guztiak biltzen dituen atala. Labur esanda, sari hauek emateko, epaimahaiak ez du kontuan hartuko lana…
HUHEZINEMA 18: LANAK BILDALTZEKO EPEA ZABALIK!
Ireki da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko 18. edizioan parte hartzeko epea. Aurten, urtarrilaren 22tik 24ra ospatuko dugu jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman. Jaialdi hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusia da, urtero, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde berri batek hartzen duela parte antolakuntzan. Lehiaketan parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da eta…
17. HUHEZINEMA JAIALDIKO ARGAZKI GALERIA
Ekitaldiko argazki guztiak gure Flicker kontuan. Hainbat ekitaldi eta gonbidatuekin egindako elkarrizketak ikusgai dituzu gure Vimeo kanalean.
URTARRILAK 26 HUHEZINEMA KRONIKA
Itziar Leemans ‘Ximinoa’ izan da aurtengo HUHEZINEMA SARIko irabazlea! Gaur izan da Huhezinemaren egun handia! Ikasle eta bideoklip sailez gozatu ondoren, Sail ofizialarekin eman diogu amaiera jaialdiari. Beste urte batez, jaialdia aurrera atera ahal izan dugu, Euskal Herriko zinemagileei esker. Maila altua izan dugu aurten, nabarmentzekoa izan da ikusleen asistentzia, egunero Arkupe arkupe aretoa betez….
URTARRILAK 25 HUHEZINEMA KRONIKA
Musika eta distiraren eguna Huhezineman! Bideoklip sailarekin ireki da gaur Huhezinemaren bigarren eguna. Albina Stardust, lehen mailako aurkezlea izan dugu jaialdia aurkezten, eta distiraz eta alaitasunez bete du Arkupe Aretoa. Hasteko, “Bihotzak negar” bideoklipa proiektatu da ikusleen aurrean lehen aldiz. Ondoren, Asier Renteriaren eskutik, masterclassa izan dugu bertaratu direnek soinuaren inguruan ikasi ahal izan dute,…
URTARRILAK 24 HUHEZINEMA KRONIKA
Masterclassen eta musikaren erritmoan! Hasiera biribila izan du Huhezinemako 17. edizioak, Paul Urkijo zinemagileak eta Ogeita4ko Mattin Aierbe adituak emandako masterclassekin. Urkijok, bere ideien sormena, eta ideia horiek bere Ibilbide profesionalean nola burutu dituen azaldu ditu. Goraino bete du Aretxabaletako Arkupe aretoa, bere bizipenak eta esperientzia azaldu duen hitzaldian. Bestalde, Aierbek, Mondragon Unibertsitateko ikasleentzat, Arri…
HUHEZINEMA 17: BABESLEAK
Aurtengo edizioan ere, Huhezinema jaialdiarekin bat egin duten babesleek, ezinbesteko laguntza eman dute dena aurrera atera dadin. Jaialdiaren antolatzaileak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzia Fakultateko (HUHEZI) 4. Mailako ikus-entzunezko ikasleak dira, eta “Kultur ekitaldiak antolatu eta ekoiztea” deituriko modulua bilakatu da Huhezinema. Guztira 20 ikaslek antolatu dute, Iban del Camporen (jaialdiaren koordinatzailea) eta Idoia…