Hau izan da 18. HUHEZINEMA. Musika, masterclass, solasaldi, proiekzio, irribarre eta emozioz beteriko hiru egun izan dira. Formatu eta genero ezberdinetako bideoklip eta film laburrak ikusteko aukera izan dugu Aretxabaletako Arkupe arteoan. Guztira 29 lan proiektatu dira jaialdian, eta zortzi sari banatu ditugu. Huhezinema Sariaren irabazlea Alba Lozanoren “Utländsk” filma izan da.
Hemen ditugu aurtengo irabazle guztiak:
SAIL OFIZIALA
- Huhezinema Saria: ‘Utländsk’, Alba Lozano.
- Ikusleen saria: ‘29 de Febrero’, Diego Fandos.
Oharra: Sail Ofizialeko finalista bakoitzak 150€ jaso ditu, soilik finalean egoteagatik.
IKASLEEN SAILA
- Ikasleen film onena: ‘Patrimonio’, Aitor Abio.
- MU Saria: ‘Erlojuaren Orratzak’, Markel Azpeitia.
- Ikusleen saria: ‘Lotura Debekatuak’, Nahia Cisneros.
BIDEOKLIP SAILA
- Bideoklip onena: ‘Niña Soñando’ (Verde Prato), Maria Muriedas.
- Ikusleen saria: ‘Euripean’ (The Clayton), Asier Elgezua eta Mikel Cubillo.
SARI BEREZIAK
- Berria Saria: ‘Hor Konpon’, Jone Arriola.
- Mundukide Saria: Esleitu gabe geratu da.
- HAZI Saria: Esleitu gabe geratu da.
18. Edizioaren argazkiak:
Aftermovie-a:
