Kutixi Saila

OINARRIAK:

  1. Egileak: Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) jaioak edota Euskal Herrian bizi direnak (erroldatuta daudenak).
  2. Euskarria: Edozein euskarritan egindako film laburrak onartuko dira. Bideo kamera, mugikorra, argazki kamera digitala, GoPro, Super 8 edo besterekin filmatu daiteke. Genero guztietako lanak onartuko dira: fikzioa, dokumentala, animazioa edo film esperimentalak.
  3. Gaia: Gastronomia, modu zabalean ulertua. Gai hau irudi erreal, artxibo-irudi, argazki, grabatu edo beste edozein euskarrirekin irudikatu daiteke.
  4. Iraupena: Lanek ez dituzte hiru minutuak gaindituko, kreditu-tituluak barne.
  5. Hizkuntza: Lanen jatorrizko bertsioa euskara izan behar da. Hala ez bada, euskarazko azpitituluak lanean txertatuta egon behar dira.
  6. Filmak jasotzeko epea: 2019ko otsailaren 15a.
  7. Bidalketa: Film laburrak Huhezinema jaialdian aurkezteko bete izen-emate orri hau online eta bertan txertatu film laburra ikusteko Vimeo edo Youtube esteka eta beharrezko pasahitzak. Film laburra hautatua izanez gero, jaialdian proiektatzeko kalitate hobea duen kopia eskatuko da.
  8. Sariak: Kutixi Saria Huhezinema jaialdiaren sari banaketa ekitaldian egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultura Etxean, 2019ko apirilaren 5ean. Lan irabazlearen ordezkariren bat bertaratzea eskertuko genuke saria jaso ahal izateko.

Sariak honakoak izango dira:

  • Kutixi Saria*: 400 €
  • Ikusleen Saria: 100€
  • Mundukide Saria:  700€  (hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du).

*Epaimahai ofizialak emango du saria.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak KONGRESUAK ETA JARDUNALDIAK fitxategian sartuta daudela eta horren helburua kongresu, mintegi eta jardunaldietan parte hartzen duten pertsona eta instituzio kolaboratzaileen datuen kudeaketa eta mantenimendua egitea eta etorkizuneko ekitaldien berri ematea dela. Datu horiek erakundeak sortzen dituen komunikazio tresnetan erabili ahalko dira eta komunikabideei laga ahalko zaizkie, goian zehaztutako helburuak betetzeko xedez. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.

Fitxategi horien erantzulea HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako lopd.huhezi@mondragon.edu e-mail helbidera eskaera bat bidali behar duzu NAN edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.

Harremanetarako: huhezinema@mondragon.edu

Iban del Campo

656 732 586

%d bloggers like this: