KOMEDIA SARIA 2021

Huhezinemaren 14. edizioan sari berri bat sortu dugu “Komedia Saria”. Urte gogorra izan da eta pandemia egoerak momentu zailak ekarri dizkigu. Egoera latz horietan zinema pertsona askoren irtenbide eta ihesbidea izan da. Egunerokoa jasangarriagoa egiten lagundu digu. HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdia-k 13 urte daramatza martxan ikusle, sortzaile eta babesleen laguntzaz. Aurten bizi izan dugun egoera ezberdin eta arraro honi ere aurre egingo diogu eta HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdiaren 14. edizioa aurrera eramango dugu zuei esker. Guztiok batera ongi pasatu eta arazoetaz ahazteko une bat aurkitu nahi izan dugu, sari berri hau sortuz, komediazko lan ezberdinak jasotzeko intentzioarekin.

OINARRIAK: 

  1. Sail Ofizialean aurkeztutako komedia generoko film labur onenak irabaziko du.
  2. Ekoizpen data: 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztutako lanak izan beharko dira. Ez dira onartuko aurrez lehiaketa honetan aurkeztutako lanak.
  3. Filmak jasotzeko epea: 2021ko otsailaren 16a (23:59). Beranduago heltzen diren lanak ez dira onartuko.

SARIA: 

  • Komedia Saria: 300€ 

Harremanetarako:

Telefonoa: 656 732 586 (Iban del Campo)

E-maila: huhezinema@mondragon.edu