Tag Archives: Goiena Telebista

Huhezinema 2018, telebista saio berria

Aurtengo jaialdia amaituta, eta oraindik balantzea egiteko astirik izan ez dugunean, Goiena Telebistarekin dugun lankidetzari esker, 2017an egindako telebista saioaren jarraipena izango duen programarako grabaketak egiten ari dira egunotan Goienako lagunak Aretxabaletako fakultatean.

Joan den urteko saioan eskema jarraituz, jaialdiko MU Ikasleen Sailean aurkeztutako lanetan jarriko du arreta telebista  saioak eta filmen egileekin elkarrizketak izango dira filmei sarrera emango dietenak. Formatua zertxobait aldatu da baina ez dugu spoilerrik egingo. Emisioak 2018ko urritik aurrera hastea aurreikusita dago. Hamar saio izango dira guztira.

Oraingoz, atzoko grabaketaren irudi batzuk partekatzen ditugu hemen. Ikus-entzunezko graduko lehen mailako ikasle talde batek MASKARAK film laburra aurkeztu du Huhezineman. Eurentzat lehen esperientzia izan da film labur bat egiten eta bizitako gorabeherak kontatu dituzte kameren aurrean.

Laburpen hitzak , , ,

Huhezinema Goiena Telebistan (azken atala)

Azken atala izango da gaur aurkeztuko dizueguna. Azken astetan ikusgai egon dira Huhezinemaren joan den urteko edizioan berrikuntza bezala Goiena Telebistak ekoiztutako Huhezinema 2013 saioaren zortzi atalak. Huhezi fakultateko (MU) Ikus-entzunezko komunikazioko lau ikaslek praktikak egin zituzten Goienan jaialdiari eskainitako zortzi ekoizpen hauek burutuz. Ruben Cuesta, Ander Larrañaga, Lander Diego eta Jone Albeniz ikasleek ekoiztutako saioak Ikasleen Lehiaketan aurkeztutako filmak izan zituzten mintzagai. Astero film labur bakoitzaren egileei elkarrizketak egin zizkieten, film laburren aurkezpen gisa.

Azken saioan hiru bideoklip izan zituzten hizpide. Bideoklipak lehen aldiz aurkeztu ziren Huhezinema, MUko ikasleen lehiaketan. The Convicts taldearen “Kateei lotuta”, All Became Dust taldearen “Jon Sainz” eta Lisabö taldearen “Gau minean” abestien bideoklipka ikusteko aukera izango duzue. Baita era bideoklip hauen egileekin izandako elkarrizketak.

Laburpen hitzak , , , ,

Huhezinema Goiena Telebistan (Seigarren atala)

Huhezinemaren seigarren edizioan berrikuntza bezala Goiena Telebistak Huhezinema 2013 saioa ekoiztu zuen. Huhezi fakultateko (MU) Ikus-entzunezko komunikazioko lau ikaslek praktikak egin zituzten Goienan jaialdiari eskainitako zortzi ekoizpen hauek burutuz. Ruben Cuesta, Ander Larrañaga, Lander Diego eta Jone Albeniz ikasleek ekoiztutako saioak Ikasleen Lehiaketan aurkeztutako filmak izan zituzten mintzagai. Astero film labur bakoitzaren egileei elkarrizketak egin zizkieten, film laburren aurkezpen gisa.

Seigarren saioan “Gogora iezadazu” film laburra izan zuten hizpide, Olatz Artola, Marta Prol, Izar Otter, Arrate Gonzalez, Itsaso Frau eta Natalia Alustiza ikasleen lana. Film labur honetan Viviana, bere bakardadea, bere oroitzapenak eta bere beldurrak ezagutzeko aukera izango dugu.

Laburpen hitzak ,

Huhezinema Goiena Telebistan (Bosgarren atala)

Huhezinemaren seigarren edizioan berrikuntza bezala Goiena Telebistak Huhezinema 2013 saioa ekoiztu zuen. Huhezi fakultateko (MU) Ikus-entzunezko komunikazioko lau ikaslek praktikak egin zituzten Goienan jaialdiari eskainitako zortzi ekoizpen hauek burutuz. Ruben Cuesta, Ander Larrañaga, Lander Diego eta Jone Albeniz ikasleek ekoiztutako saioak Ikasleen Lehiaketan aurkeztutako filmak izan zituzten mintzagai. Astero film labur bakoitzaren egileei elkarrizketak egin zizkieten, film laburren aurkezpen gisa.

Bosgarren saioan “Lumak” film laburra izan zuten hizpide, Eli Agirre, Miren Ormazabal, Maialen Regueiro, Ainhoa Zabarte eta Ariane Irazustata ikasleen lana. Film labur honetan Ertzainak amona bat atxilotuko du ondoko baserriko oiloa lapurtzeagatik…

Egileei egindako elkarrizketan azaltzen dute oilo bat zuzentzeko bizitako komeriak. Badakizue, Alfred Hitchcock-ek zioen errodajean umeak eta animaliak ez zirela sartu behar, baina salbuespenak egon badaude.

Laburpen hitzak ,

Huhezinema Goiena Telebistan (laugarren atala)

Hurrengo Huhezinema jaialdia martxan jartzen dugun bitartean, 2013ko maiatzetik aurrera Goiena Telebistan emititu ziren zortzi saio ekarriko ditugu blog honetara. Huhezinemaren seigarren edizioan berrikuntza bezala Goiena Telebistak Huhezinema 2013 saioa ekoiztu zuen. Huhezi fakultateko (MU) Ikus-entzunezko komunikazioko lau ikaslek praktikak egin zituzten Goienan jaialdiari eskainitako zortzi ekoizpen hauek burutuz. Ruben Cuesta, Ander Larrañaga, Lander Diego eta Jone Albeniz ikasleek ekoiztutako saioak Ikasleen Lehiaketan aurkeztutako filmak izan zituzten mintzagai. Astero film labur bakoitzaren egileei elkarrizketak egin zizkieten, film laburren aurkezpen gisa.

Laugarren saioan “Mokaduak” dokumentala aurkeztu zuten, Ainhoa Garcia, Ander Larrañaga, Andrea Lopetegi, eta Janire Zubizarreta ikasleen lana. Dokumental honetan euskal gastronomiak izan duen bilakaera azaltzen da. Lan honek Basque Culinary Saria irabazi zuen Huhezinema 2013an. On egin!

Laburpen hitzak ,

HUHEZINEMA GOIENA TELEBISTAN (HIRUGARREN ATALA)

Hurrengo Huhezinema jaialdia martxan jartzen dugun bitartean, 2013ko maiatzetik aurrera Goiena Telebistan emititu ziren zortzi saio ekarriko ditugu blog honetara. Huhezinemaren seigarren edizioan berrikuntza bezala Goiena Telebistak Huhezinema 2013 saioa ekoiztu zuen. Huhezi fakultateko (MU) Ikus-entzunezko komunikazioko lau ikaslek praktikak egin zituzten Goienan jaialdiari eskainitako zortzi ekoizpen hauek burutuz. Ruben Cuesta, Ander Larrañaga, Lander Diego eta Jone Albeniz ikasleek ekoiztutako saioak Ikasleen Lehiaketan aurkeztutako filmak izan zituzten mintzagai. Astero film labur bakoitzaren egileei elkarrizketak egin zizkieten, film laburren aurkezpen gisa.

Hirugarren saioan “Jaio, amestu, hil” dokumentala aurkeztu zuten, Odei Esnaola, Andrea Lopetegi, Laida Aranburu, Iñaki Cacho eta Eneritz Fernandez ikasleen lana. Film labur honetan egunero egiten ditugun ametsak dituzte mintzagai. Egin amets!

Laburpen hitzak ,

Huhezinema Goiena Telebistan (bigarren atala)

Hurrengo Huhezinema jaialdia martxan jartzen dugun bitartean, 2013ko maiatzetik aurrera Goiena Telebistan emititu ziren zortzi saio ekarriko ditugu blog honetara. Huhezinemaren seigarren edizioan berrikuntza bezala Goiena Telebistak Huhezinema 2013 saioa ekoiztu zuen. Huhezi fakultateko (MU) Ikus-entzunezko komunikazioko lau ikaslek praktikak egin zituzten Goienan jaialdiari eskainitako zortzi ekoizpen hauek burutuz. Ruben Cuesta, Ander Larrañaga, Lander Diego eta Jone Albeniz ikasleek ekoiztutako saioak Ikasleen Lehiaketan aurkeztutako filmak izan zituzten mintzagai. Astero film labur bakoitzaren egileei elkarrizketak egin zizkieten, film laburren aurkezpen gisa.

Bigarren saioan “Eta orain zer?” dokumentalaren txanda izango da; Amaia Garate, Garazi Lertxundi, Jone Albeniz, Laida Beristain eta Maria Ayerbe ikasleen lana. Film labur honetan Bergarako zinema aretoen gainbehera aztertzen da Zinea Orain plataformaren ibilbidean oinarrituta.

Laburpen hitzak ,

Huhezinema Goiena Telebistan

Hurrengo Huhezinema jaialdia martxan jartzen dugun bitartean, 2013ko maiatzetik aurrera Goiena Telebistan emititu ziren zortzi saio ekarriko ditugu blog honetara. Huhezinemaren seigarren edizioan berrikuntza bezala Goiena Telebistak Huhezinema 2013 saioa ekoiztu zuen. Huhezi fakultateko (MU) Ikus-entzunezko Komunikazioko lau ikaslek praktikak egin zituzten Goienan jaialdiari eskeinitako zortzi ekoizpen hauek burutuz. Ruben Cuesta, Ander Larrañaga, Lander Diego eta Jone Albeniz ikasleek ekoiztutako saioak Ikasleen Lehiaketan aurkeztutako filmak izan zituzten mintzagai. Astero film labur bakoitzaren egileei elkarrizketak egin zizkieten, film laburren aurkezpen gisa.

Aste honetako lehen saioan “0-0” dokumentalaren txanda izango da, Aiala Albarran, Itsaso Echevarria, Amaia Badiola, Maite Salaberria eta Ruben Cuesta ikasleen lana. Film labur honetan Josu Ganuza arbitroaren bitartez termino zail bati erantzuna eman nahi izan diote: posible al da objektibo izatea?

Laburpen hitzak ,
%d bloggers like this: