Category Archives: huhezinema

Kartel lehiaketa martxan da!

Kaixo lagunok!

2019ko apirilaren lehen astean egingo da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Ikasturtea hasi eta berehala hasi da aurtengo talde antolatzailea lanean, eta hamabigarren edizioa iragartzeko kartelaren bila ari da. Aurten ere Euskal Herri osoko sortzaileei emango die kartela sortzeko aukera, kartel lehiaketa antolatuta.

Hauek dira kartel lehiaketaren oinarriak.

Kartel lehiaketa.png

Donostiako Zinemaldiko epaimahaikide lanetan aritu dira Mondragon Unibertsitateko ikasleak

Donostiako 66. Zinemaldian izan dira Ikus-entzunezko Komunikazio graduko laugarren mailako bost ikasle, Zinema Ikasleen Nazioarteko XVII. Topaketan. Zuriñe Maguregi koordinatzailearekin batera, Orona sariaren epaimahaia osatu dute ikasleek, eta topaketako film laburrik berritzaileenari Orona Saria (5.000 euro) emateko ardura izan dute. Hautatutako ikasleak Haizea Azpilikueta, Unai Portilla, Irati Vergara, Leire Zarate eta Ane Zuazubiskar izan dira. Epaimahaiak Betzabe Garcia zuzendari mexikarraren “The Girl With Two Heads” film laburra saritu du, “zinemaren historian askotan landu den emakumearen gorputzaren gaia era apurtzailean kontatu duelako, eta teknikoki zein narratiboki berritzailea delako”.

ORONA 1 Karlos Corbella.JPG

Orona sariko epaimahaikideak, Iñigo Marquet Orona Fundazioko garapen zuzendaria eta The Girl With Two Heads filmeko lantaldea. / Karlos Corbella, Donostiako Zinemaldia.

Orona sariaren film irabazlea eta topaketan izan diren beste film labur batzuk Huhezinemara ekarriko ditugu laugarren aldiz, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren eta Huhezinema jaialdiaren arteko lankidetza hitzarmenari esker.

ORONA 2 Betzabe Garcia

Emakumeen gorputzei buruzko narratiba berriak proposatzen ditu The Girl With Two Heads filmak.

Nazioarteko zinema eskola garrantzitsuenetakoetatik Euskal Herrira etorritako ikasleen lanak ikusi eta zinegile berriak ezagutzeko aukera izan dute bost ikasleek; “denbora gutxian asko ikasteko aukera” izan dutela nabarmendu dute ikasleek. Film laburrak ikusteko bakarrik ez, Zinemaldiko sail ofizialeko film luzeak ikusi eta zine zuzendari esanguratsuen master class-etan egoteko aukera izan dute ikasleek. Besteak beste, Peter Strickland eta Albertina Carriren filmak ikusi eta haien hitzaldiak entzun dituzte.

Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan saritutako film laburren gaineko informazioa lotura honetan aurkituko duzu.

Horrela izan da 11. Huhezinema

Film sarituen emanaldia Ordizian


<p><a href=”https://vimeo.com/225978696″>Areka [Trailer]</a> from <a href=”https://vimeo.com/user12274024″>Kimuak</a&gt; on <a href=”https://vimeo.com”>Vimeo</a&gt;.</p>

Martxoaren 23an amaitu zen 11. Huhezinema Jaialdia, eta hamaika sari eman ondoren, film saritu horien tour txikiarekin hasteko garaia iritsi da… Huhezinema ibiltaria abian da!!

Gaur izango da lehen etapa, Ordiziako Herri Antzokian, arratsaldeko 8.30tatik aurrera. Bertan ikusiko diren filmak hauek dira:

Kutixi Saila

Ikusleen Saria: Entsalada (Julen Higuera)

Basque Culinary Saria: Jan-burgesa (Egoitz Díaz)

MU Ikasleen Saila

Argazki Onenaren Saria (Ogeita4): Marra Gorria (Unai Portilla)

Dokumental Onenaren Saria: Harriz herri (Haizea Azpilikueta)

Fikzio Onenaren Saria eta Ikusleen Saria: Karkarcar (Ibai Zabala)

Sail Ofiziala

Vertigo Saria eta Mundukide Saria: Zulo (Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola)

Ikusleen Saria: Aprieta pero raramente ahoga (15′, David Pérez Sañudo)

Goiena Saria: Areka (Atxur animazio taldea)

 

Gaur gaueko saioa aurkezteko eta emanaldiaren ondorengo solasaldian parte hartzeko 3 lagun bialdiko ditugu: Iban del Campo, jaialdiko koordinatailea, Ibai Zabala, “KarKarCar” film laburreko zuzendaria eta Andoni Imaz, film bereko lantaldeko kidea.

 

 

Laburpen hitzak , , ,

Huhezinema 2018, telebista saio berria

Aurtengo jaialdia amaituta, eta oraindik balantzea egiteko astirik izan ez dugunean, Goiena Telebistarekin dugun lankidetzari esker, 2017an egindako telebista saioaren jarraipena izango duen programarako grabaketak egiten ari dira egunotan Goienako lagunak Aretxabaletako fakultatean.

Joan den urteko saioan eskema jarraituz, jaialdiko MU Ikasleen Sailean aurkeztutako lanetan jarriko du arreta telebista  saioak eta filmen egileekin elkarrizketak izango dira filmei sarrera emango dietenak. Formatua zertxobait aldatu da baina ez dugu spoilerrik egingo. Emisioak 2018ko urritik aurrera hastea aurreikusita dago. Hamar saio izango dira guztira.

Oraingoz, atzoko grabaketaren irudi batzuk partekatzen ditugu hemen. Ikus-entzunezko graduko lehen mailako ikasle talde batek MASKARAK film laburra aurkeztu du Huhezineman. Eurentzat lehen esperientzia izan da film labur bat egiten eta bizitako gorabeherak kontatu dituzte kameren aurrean.

Laburpen hitzak , , ,

HormigaFest jaialdiarekin kolaborazioa

Huhezinema EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek antolatutako HormigaFest izeneko jaialdiarekin kolaboratuko du. Bi jaialdien hauen arteko lehenengo kolaborazioa izango da.

Partaidetza honen emaitza bihar izango da, hilak 10. Horretarako, programazioa bateratua eskainiko da, bi ekintza hain zuzen ere.

Arratsaldeko 16:30ean bi jaialdien lanak proiektatuko dira. HUHEZIko eta EHUko ikasleen ikus-entzunezkoak botako dira. Horren ondoren, kolokioa izango da. Bi jaialdien antolakuntza taldeek urtero festibala zelan prestatzen duten azalduko diete han bertaratutakoei. Zita EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko auditorioan izango da.

Bigarren ekintza, aldiz, Bilboko Azkuna zentroan izango da. Bertan Aran Callejak soinu banden inguruko masterclass bat eskainiko du, ‘Bideotik‘ zikloaren baitan.

Animatu!

Hormiga_Huhezinema

 

 

 

Hamaika sari 11. edizioan

Hamaika zenbakia misteriotsua izan arren, 11. edizioa arrakastatsua izan da.

Arratsaldeko 16:00etan hasiera eman diogu Huhezinema Euskal Film Laburren 11. edizioari azken egunari. Ikasle, zinema zale, zein zuzendari, babesle eta egileek Aretxabaletako Arkupe Aretoa bete dute. Hesian taldeko abeslaria eta aurkezlea den Zuriñe Hidalgo eta Iban García Youtuber eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikaslea.

Aurkezleek gogo handiz hasi dute azken eguneko emanaldia. HUHEZI fakultateari eta aurtengo antolatzaile taldeari Huhezinema bezalako jaialdiak hasiberri eta ez hasiberriak direnei eskerrak emanez, Sail Ofizialeko film laburren proiekzioei eman zaie hasiera, hura bi blokeetan bananduz.

Lehenengo blokean honako film laburrak proiektatu dira: Tarde para el recreo (Pablo Malo), Kreba (Oiera Fuertes), La Petite Mort (Ana González eta Andrea Landaluce), Plagan (Koldo Almandoz) eta Aprieta pero raramente ahoga (David Pérez Sañudo).

Deskantsatzeko atseden bat hartu ondoren, bigarren blokean beste bost film labur aurkeztu dira. Zulo (Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola), Euritan (Irati Gorostidi eta Arantza Santesteban), Areka (Atxur Animazio Taldea), Lisbeth (Aitor Bereizartua) eta Versus (Demetrio Elorz).

Film labur guztiak ikusi ondoren, ikusleek euren botoaren lanarik gogokoena emateko aukera izan dute. Boto guztiak zenbatuta, sari banaketari ekin zaio.

Honako hauek dira Huhezinemako 11. edizioaren  irabazleak:

Kutixi Saila

Basque Culinary Saria (400€): Jan-burgesa

Ikusleen Saria (100€): Entsalada

MU Ikasleen Saila

Fikzio Onenaren Saria (300€): Karkarcar

Dokumental Onenaren Saria (300€): Harriz herri

Argazki Onenaren Saria (kamera materiala, 1500€ baloratuta): Marra Gorria

Ikusleen Saria (100€): Karkarcar

Sail Ofiziala

Huhezinema Saria (200€): Finalista guztiek jaso dute kantitate hura

Goiena Saria (Euskarazko film onenari, 1000€): Areka

Vertigo Saria (MUko ikasleek osatutako epaimahaia, 400€): Zulo

Ikusleen Saria (300€): Aprieta pero raramente ahoga

Era berean, Huhezinemako epaimahaiak aipamen berezia egin zion Arantza Santesteban eta Irati Gorostidiren Euritan film laburrari.

Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatuta dituen film laburra, 700€): Zulo (1)

Kartel onena (200€): Marina García

 

This slideshow requires JavaScript.

Nazioarteko film laburrek eta euskal websailek girotu zuten bigarren eguna

Eguneko egitaraua hamarretan hasten bazen ere, dena bere lekuan jartzen eta antolatzen ari ginela ohartzerako iritsi dira 9:30ak. Publikoa gerturatzen hasi eta photocallean argazkia atera ondoren lekua hartzera sartu da. Arkupe aretoaren aulki gehienak ikus-entzunezko komunikazioko ikasleek bete dituzte.

Hamarretan hasiera eman diogu bigarren egunari, eragileen egunari. Goizean,  EIECINE, Donostiako Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako film laburren emanaldia izan dugu. Aurtengoan bost izan dira proiektatu diren lanak. Zeit der unruhe – Orona Saria jaso zuen- film labur alemaniarra, Find Fix Finish alemaniarra, Fiora argentinarra, L’home llop argentinarra eta Belgikako The Jungle Knows You Better Than You Do.

Lanak ikusi ondoren, L’home llop film laburraren Beñat Iturbe gidoilaria izan dugu gurekin, bertaratutakoen zalantzak argitzeko. Solasaldi motz baina interesekoa izan da.

Publikoa, arratsaldeko emanaldira sartzekoren zain


Goizeko egitaraua amaituta, eta bazkaltzean indarrak hartuz, 16:00etan jarraitu dugu. Euskal websailen lehen topaketa antolatu dugu Huhezineman. Izan ere, telesailak eta websailak hasiak dira mundu osoko zinema jaialdietan beren txokoa irabazten, eta Huhezineman ere jardunaldi berezi bat prestatu nahi izan dugu.

ZizerkoraTxoministakTokiz KanpoNomofobikak eta The Coffee Advisors izan diren protagonista arraltsadean. Websail bakoitzeko zenbait kapitulu ikusi eta aktore edo ordezkariekin hitz egiteko tartea izan dugu. Ideia nondik abiatu eta produktua sortze-prozesua zelakoa izan den azaldu digute

Websailak gai ezberdinekoak izanda ere, publikoak disfrutatu du. Txaloka hasi dira hain kalitate oneko atalak ikustean. Txoministako Olatz Beobide argi adierazi zuen “euskarazko websailak guk egiten ez baditugu, ez dira egingo”. 

Websailetako ordezkariak solasaldian

Bigarren eguna amaitzeko, Bedarreta tabernan luntxa izan dugu, deskonektatu eta biharko azken egunerako indarrak hartzeko.

 

Efektu bereziak, protagonista Huhezinemako lehen egunean

Atzo, martxoak 21, hasi zen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11. edizioa. Hainbeste hilabetez lanean jardun ostean, Huhezinemako lehen eguna heldu zen, egitarau potentearekin.

Goizeko hamarrak aldera, Maider Imazek, Malen Illarramendik eta Julene Etxaurik edizioa inauguratu zuten. Segituan, film laburrak ikusteko aukera izan zuen bertaratutakoak, bi bloke ez ezberdinetan proiektatuak: Kutixi Saila – gastronomiarekin zerikusirik zuten lanak- eta MUko ikasleen lanak. Emanaldi bakoitzaren amaieran, publikoak bere faboritoa bozkatu zuen.

Arratsaldean, efektu berezien masterclassaren txanda izan zen. Ekitaldi honek jendearengan eta hedabideengan interes handia piztu zuen; beraz, espektazioa ere altua zen. Efektu berezietan espezialista den Mariano García Errementari eta Handia filmetako sekretuak ezagutarazi zizkigun.

Bukatzeko, herriko enparantzara gerturatu zenak ekintza praktikoa gozatzeko aukera izan zuen; elurra eta sua izan ziren, besteak beste, egin ziren efektuak. Herriko umeak izan ziren honetan protagonista, aho zabalik geratu ziren eta.

This slideshow requires JavaScript.

%d bloggers like this: