20 ikasle bildu ziren asteartean Vertigo sariko irabazlea hautatzeko

20 ikasle bildu ziren pasa den asteartean Aretxabaletako kanpusean Sail Ofizialeko Vertigo Sariko irabazlea erabakitzeko. Bertan edizio honetan finalista diren lau film laburren (Kreba, Tarde para el recreo, La Petite Mort eta Zulo) emanaldia egin zen, eta segituan bozketa egin zen. Hilaren 23an, sari banaketaren ekitaldian, botoak zenbatu eta irabazlea ezagutzera emango da.

Vertigo Saria Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahai batek ematen du, Sail Ofizialetik dirulaguntza publikorik gabe ekoiztutako edo banatutako filmari. Irabazleak 400 euro jasoko ditu.

Vertigo.JPG

Ikus-entzunezko Komunikazioko 20 ikaslek osatu zuten epaimahaia: Amaia Bargalló, Ane Bengoa, Uxue Botas, Mercedes del Ama, Imanol Eppherre, Asier Ezkerra, Amaia Fuertes, Alba Gonzalez, Julen Higuera, Andoni Imaz, Myriam Lizarralde, Leire Marimon, Saioa Murua, Kike Otegi, Julen Puelles, Asier Toledo, Gerardo Tomé, Iratz Urkizu, Aitor Zuazabeitia eta Aitzol Zubizarreta.

Mila esker denei parte hartzeagatik eta martxoaren 23an espero zaituztegu Aretxabaletako Arkupen, Vertigo sariko irabazlea ezagutuko dugu eta.

 

This slideshow requires JavaScript.

%d bloggers like this: